Gaixotasun pneurodegenatiboen kontrako terapien ikerketa, prostata minbizirako teknika eraginkorragoen garapena eta premia bereziak dituzten haurren errealitatea ezagutaraztea dira DANOBATGROUP euskal enpresa taldeak balio kooperatiboak, ongizate soziala eta hurbileko ingurunearen kohesioa bultzatzeko asmoarekin abiarazi duen Elkarrekin Eragin ekimenaren ardatzak.
DANOBATek trenen gurpil eta diskoen mekanizaziorako bere azken aurrerapenak aurkeztu ditu InnoTrans erakustazokan. Abiadura handiko trena, lokomotora, aldiriko trena, tranbia eta metroa bezalako ibilgailu-gama zabalari zuzendutako soluzioak jarri ditu ikusgai.
Irailaren 26an eta 27an, DANOBATGROUPeko hainbat negozio unitate METALMADRID industri azokaren hamargarren edizioan egongo dira erakusketari. Negozio unitate bakoitzak stand propioa edukiko du, eta xafla eraldaketaren, doitasunezko mekanizazioen eta ebaketa tresnen alorretan dituzten garapen eta soluziorik berritzaileenak erakutsiko dituzte bertan.
Nazioartean zabaltzeko egiten ari den kanpaina indartzeko asmoarekin, DANOBAT makina-erreminten fabrikatzaileak 2.500 m2-ko lantegi bat inauguratu du Italiaren iparraldean. Instalazioa da ekoizpenerako soluzio aurreratuen enpresak Alpeez bestaldeko herrialdean egin duen lehen ezarpen fisikoa.
DANOBAT BIEMH azokan egongo da, (Stand C/03 – 5. Pabilioian), maiatzak 28tik ekainaren 1 bitartean. Bertan aurkeztuko ditu bere azken erantzi handiko soluzio aurreratuak eta industria digitalerako dituen zerbitzuak.
Xaflaren eraldaketarako DANOBATek duen dibisioak, xaflaren merkaturako soluzio egokituen eta teknologia efizientearen fabrikazioa espezializatuta dagoenak, presentzia nabarmena edukiko du berriro Makina-erremintaren Espainiako Bienalaren hurrengo edizioan (BIEMH), maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean, Bilbao Exhibition Centren (BEC).
SORALUCErentzat berrikuntza da bezeroan hasi eta bezeroan bukatzen den prozesua: bezeroaren premien identifikazioarekin hasten da eta merkatuak gure produktuen berrikuntza teknologikoa ezagutzen duenean eta gugan konfiantza jartzen duenean bukatzen.
Maiatzaren 15etik 19ra, DANOBATGROUP berriro egongo da erakusketari Moskuko METALLOBRABOTKA azokan, Errusian urtero egiten den makina-erreminten azokarik garrantzitsuenean, alegia.