Danobatgroupek 600.000 euro bideratuko ditu “Elkarrekin Eragin” lankidetza sozialeko programara.

Gizarteratzea sustatzea, gaitz neurodegeneratiboetarako terapia berriak ikertzea eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten pertsonentzako eta senideentzako azpiegitura berriak sortzea dira Danobatgroup-en "Elkarrekin Eragin" gizarte lankidetzako programaren bigarren edizioaren zutabeak. Ekimen horretara 600.000 euro bideratuko ditu industria taldeak datozen hiru urteetan.

Danobatgroupek BCN3D start up-ean inbertituko du bere eskaintza teknologikoa dibertsifikatzeko.

Eskaintza teknologikoa dibertsifikatzen jarraitzeko eta industriaren eskaerei aurrea hartzeko irtenbide berritzaileak aztertzeko, Danobatgroupek, Mondragon Korporazioarekin  batera, akordio bat lortu du BCN3D fabrikazio gehigarriko teknologian espezializatutako start up-aren kapitalean sartzeko.

Malgutasuna, digitalizazioa eta programazio-software berritzaile bat dira Danobaten xafla eraldaketarako dibisioaren apustu garrantzitsuenak BLECHEXPO eta FABTECH azoketan.

DANOBATen xafla dibisioa BLECHEXPO (Stuttgart, azaroak 5-8) eta FABTECH (Chicago, azaroak 11-14) azoketan izango da. Han aurkeztuko ditu bobinatik elikatutako laser bidez ebakitzeko arloan dituen azken soluzio teknologikoak, bai eta digitalizazio, automatizazio eta produkzio-prozesuak sistema bakar batean integratzeko egin duen apustua ere.

Digitalizazioaren eta talentuaren kudeaketaren alde egiten ari denaren berri emango du Danobatgroupek Makina-erremintaren Kongresuan.

Danobatgroup enpresa taldea makina-erreminten eta industriako ekoizpen sistema aurreratuen fabrikazioan espezializatuta dago, eta eraldaketa digitalaren alde egiten ari dena eta giza kapitalaren kudeaketarako duen estrategia ezagutaraziko ditu Makina-erremintaren Kongresuaren hurrengo edizioan, zeina urriaren 23tik 25era egingo baita Gipuzkoako Parke Teknologikoan.

Danobatgroup, bere Elkarrekin Eragin ekimenaren bitartez, Bizipoza erakundearekin elkarlanean aritu da dokuweb bat eta erakundearen jarduera kontatzen duen dokumental bat lantzen.

Desgaitasunak dituzten edo diskriminatuak izateko arriskuan dauden pertsonen eskubideak bermatuko dituen gizarte inklusibo bat sustatzeko asmoarekin, Bizipoza irabazi asmorik gabeko erakundeak proiektu transmediatiko baten sorrera bultzatu du, erakundearen jardueraren berri emateko eta elkartasuna, enpatia, tolerantzia eta aniztasunarekiko errespetua moduko balioak sustatzeko.

Danobatek eta Soralucek fabrikazio industrialerako azken belaunaldiko soluzioak aurkeztuko dituzte EMO azokan.

Danobatek eta Soralucek, ekoizpen aurreratuko sistemen eta makina-erreminten euskal fabrikatzaileek, biak ere Danobatgroupeko kideak, industriaren erronkei erantzuna emateko azken belaunaldiko soluzioak aurkeztuko dituzte EMO azokan, Hannoverren, irailaren 16tik 21era.

DANOBATek enpresa foro bat hartu du, Alemaniako merkatuarekin dituen harremanak indartzeko.

DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen euskal fabrikatzaileak Círculo Hispano Alemán erakundearen 33. edizioa hartu du bere instalazioetan, eta Alemaniako merkatuaren alde egiten duen apustua indartzeko balio izan dio, bai eta Europa erdialdeko herrialdearekin dituen harremanak sendotzeko ere. Izan ere, Alemania da enpresak Europan duen destinu komertzial nagusia.

DANOBATeko xafla transformazio dibisioak, laser blanking makina erakutsiko du hurrengo LAMIERA azokan.

DANOBATeko xafla dibisioa datorren LAMIERA azokan izango da (Milan, maiatzaren 15etik 18ra) eta bertan aurkeztuko ditu bobinatik abiatuta laser bidezko ebaketa arloko azken soluzio teknologikoak, 13. Pabiloiko C74-D51 standean. Azoka hau oso garrantzitsua da xafla transformazio sektorearen arloan eta sektore honetan horrenbeste aukera dituen merkatu italiarrean.

Orriak

RSS - danobat-rako harpidetza egin