DANOBATek xafla eraldaketako bere azken garapenak aurkeztu ditu METALWORKING erakustazokan.
Xaflaren eraldaketarako DANOBATek duen dibisioak, xaflaren merkaturako soluzio egokituen eta teknologia efizientearen fabrikazioa espezializatuta dagoenak, berriz eduki du presentzia Metalworking and CNC Machine Tools Show (MWCS) azken edizioan, Shangai hirian, Irailaren 19tik 23ra egin zuena.
MWCS Metalworking and CNC Machine Tool Show metalen manipulazioan espezializatutako azoka urtean behin ospatzen da Shanghaien. Xafla mekanizatzeko industria oso azkar garatu da Txinan, herrialdea bilakatzeraino Asiako xafla produkzio eta mekanizazioaren zentroa. Era horretan, kontsideratzen da MWCS azoka dela sektore asiarraren bilgune garrantzitsuena. Jasotako bisiten kopurua eta kalidadea nabarmena izan da.
DANOBATen xafla eraldatzeko Dibisioa presente egon da 2H-0C10 zenbakia duen standean. Bertan aurkeztu ditu laser bidezko ebaketa bobinatik abiatutako azken garapenak. Kontzeptuaren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsua lortzea prozesatu beharreko materialean eta produktibitatea asko areagotzea, makinaren hutsarteak murriztuz.
DANOBATek METALWORKING azoka laserren munduan duen teknologiarik aurreratuenak ezartzeko erakusleihoa izatea Txinan espero du.
Iturria: danobatgroup.com
Viewed 88 times