BBK Egoitza Bilbon 6.000m2ko Fatxada Aireztatuarekin.

Dimentsio handiko proiektua da, izan ere Fatxada Aireztatuko azalera 6.368m2koa da. Halaber, 264 m2ko estalpea egin da eta 322 ml-ko horma-txapela.

Proiektu honetan ULMA Fatxada Aireztatuko kokapen horizontaleko sistema erabili da. Erabilitako plakaren testura Ura da, VANGUARD gamakoa, uhina norabide bertikalduna, 1800x560 mm-ko eta kolore zuriko  plaka formatuarekin.

Javier Aja Cantalejo arkitekto proiektugileak pertsonalitatea eman nahi izan dio fatxadari desplazamendu jarraitua duen plaka-junturarekin, eraikinaren horizontaltasuna indartuz.
ACXT-k eraikin modularra diseinatu du, erabilera desberdin bakoitzerako sarrera independenteekin. Eraikin moldakorra da, aldatzen eta zentroaren etorkizuneko beharretara egokitzen joan daitekeena.

Eraikinak U itxura du plantan eta guztira eraikitako 20.200 m2ko azalera dauka eta 168 apartamentu ditu, gehienez ere 308 erabiltzaile hartzeko gaitasunarekin. Printzipioz, apartamentuetako 32 emantzipatzeko arazoak dituzten gazteentzat bideratuko dira, eta gainerakoak aurretik “Reina de la Paz” egoitzan bizi ziren nagusientzat.

Honakoa bigarren proiektua da ACXT- IDOM Arkitektura estudioarekin egiten duguna,  Gasteizko IBAIONDO Auzo Elkartea izan da firma honekin elkarrekin egindako lehen kolaborazioa. Bietan gure “Ura” plaka-diseinuaren alde egin dute, zeina duen uhin itxuragatik nabarmentzen den eta uhinen orientazioa aldatzeko aukera eskaintzen duen, argiaren arabera kolorezko joko oso interesgarriak eginez.

Iturria: begira.ulma.com

like0

169 visualizaciones