IKASTURTE AKADEMIKO BERRIAREKIN BATERA, INGENIARITZA BIOMEDIKOKO GRADUA MARTXAN DA
Ikasturte berriarekin batera, jada abian da Mondragon Unibertsitate-ko Ingeniaritza Biomedikoko Gradu berriko lehen promozioa. Gradu berri honen helburua, Europar Bata-sunak zein MONDRAGON taldeak identifikatua izan den behar bati erantzuna ematea da, hau da, ingeniaritzako oinarri eta jakintzak osasun mundura aplikatu dituzten profesionalak heztea.
Gradu berri hau diseinatzerakoan, alde batetik, Europar Batasunak gradu honentzako ezartzen dituen oinarriak (BIOMEDEA proiektuaren bitartez) kontutan hartuak izan dira, eta, beste alde batetik, inguruko enpresen eta osasun zentroen beharrak, guzti ho-netan MONDRAGON Healthen laguntza ezinbestekoa izan delarik.
Euskadiko Hezkuntza Sailaren eta espainiar estatuko Hezkuntza Ministerioaren oniritzia ere lortu du Ingeniaritza Biomedikoko Gradu berri honek, Unibertsitateko titulu ofizialen kalitatea ziurtatzen duen agentziaren bitartez, UNIBASQ (Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco) Euskadi mailan eta ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación) estatu mailan.
Iturria: MONDRAGON HEALTH.
170 visualizaciones