Europar Espazio Agentziari lotutako DCMIX Workshopa MUn

Bilera honetan nazioarteko 14 laborategik parte hartuko dute. Proiektuan prozedura esperimental berriak diseinatuko dira termo-difusioaren koefizientea, difusio molekularrarena eta Soret koefizientea aztertu eta zehazteko, osagai askoko nahasketetan.

Koefiziente horien zehaztapen esperimentala egingo da bai mikrograbitatean, Europar Estazio Espazialeko (ESA) SODI instalazioaren bitartez, bai lurreko baldintzetan, teknika mikrograbitazionalaren eta Sliding Symmetric Tubes teknikaren bitartez, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko fluidoen laborategian. Lortutako emaitzak puruki ez konbektiboak diren beste teknika esperimental batzuek lortutako zehaztapenekin alderatuko dira; horien artean egonik Thermal Diffusion Forced Rayleigh Scattering eta Laser Beam Deflection teknikak.

Koefiziente horien zehaztapen esperimentala beharrezkoa da gaur egungo eredu teorikoen baliagarritasun irizpide bateratu bat lortzeko, orekarik gabeko garraio termo-hidrodinamiken garraioaren fenomenoetarako, osagai askoko nahasketa likidoei dagokienez. Halaber, nazioarte mailako Benchmark bat egingo da, lurreko zein mikrograbitateko baldintzetan bateko eta besteko teknika esperimentalek emandako koefizienteen emaitzak aurkezteko.

Iturria:MONDRAGON.edu

 

like0

163 visualizaciones