Lagun Arok Best Customer Experience saria lortu du

Lagun Aro Aseguru-etxea Best Customer Experience Awards Spain 2012 sarien sailkapeneko lehen postuan dago nazioan aseguru-etxeen kategorian, besteak beste, bere bezeroen asebetetze eta leialtze handiagatik. Eskaintzen duen kalitateagatik, bezeroaren arretagatik eta erosketa-esperientziagatik nazioan aukeraturiko 500 enpresen artetik zazpigarren postua lortu du konpainiak. Hain zuzen, eremu horietan gizarte-sareek gero eta garrantzi handiagoa dute.

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ETA MONDRAGÓN FUNDAZIOAK HITZARMEN BAT SINATU DUTE BIZKAIAN ENPRESA-EKIMEN BERRIAK SUSTATZEKO

Bizkaiko Aldundiak eta Mondragón Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Foru Erakundeak 200.000 euro erabiliko baititu Lurralde Historikoan enpresa-ekimen berriak sustatzeko. Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek eta Mondragón Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde  Javier Sotilek hitzarmena aurkeztu dute; osasun eta «ekonomia berdea» bezalako industria- sektore estrategikoetan kooperatibak sustatzea ahalbidetuko du hitzarmen horrek. Enpresa-ekimen berriok Mondragón Health eta Mondragón EKO korporazio-plataforma biren pean garatuko dira.

LA DIPUTACIÓN FORAL Y LA FUNDACIÓN MONDRAGÓN ALCANZAN UN ACUERDO PARA PROMOVER NUEVAS INICIATIVAS EMPRESARIALES EN BIZKAIA

La Diputación de Bizkaia y la Fundación Mondragón han alcanzado un acuerdo por el que la Institución foral destinará 200.000 euros para la promoción de nuevas iniciativas empresariales en el Territorio Histórico. El Diputado de Promoción Económica, Imanol Pradales, y el vicepresidente de Innovación, Promoción y Conocimiento de la Corporación Mondragón, Javier Sotil, han presentado el convenio que facilitará la creación de nuevas empresas cooperativas en sectores industriales estratégicos como salud y “economía verde”. Mondragón Health y Mondragón EKO serán las dos plataformas corporativas bajo las que se desarrollarán las nuevas iniciativas empresariales.

'Brokante teknologikoa' izeneko azoka motorrak berotzen ari da urtarrilaren 24rako.

Brokante Teknologikoa Business Acceleration Center – MONDRAGON BACen ekimen bat da, eta bere helburua da gure enpresa eta zentro teknologikoetan dauden stock teknologikoari eta negozio aukerei probetxua ateratzea, lankidetza bidezko ekintzailetzaren bitartez. Datorren astean Garaia Berrikuntza Guneko H-Enean egingo den saiorako dena prest dago dagoeneko.

'Brokante Teknologikoa' ekimenaren interesaren jatorria egiaztapen bat da.

Reconocimiento internacional a Ausolan Auzo Lagun y al Hospital Universitario Doctor Peset de Valencia

Ausolan Auzo Lagun, conjuntamente con el Hospital Universitario Doctor Peset de Valencia, ha obtenido la certificación UNE-EN-ISO 9001:2008 en el servicio de cocina del centro hospitalario. Este reconocimiento internacional avala que todo el proceso de manipulación y elaboración de los alimentos que se prepara para los pacientes hospitalizados se realiza con las máximas garantías y requisitos de calidad.

La norma internacional UNE-EN-ISO 9001:2008

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da

Elsa Punset Lea Artibai Ikastetxeak antolaturiko “Ilusio Ponpak” jardunaldian izango da, ikuspegi baikor batekin, prestakuntza berritzailea eta enpresen eta ikastetxeen elkarlana sustatzeko helburuarekin. Urtarrilaren 18an egingo da jardunaldia, goizeko 9:30tik 13:00etara, Markina-Xemeinen dagoen Esperantza eraikinean.

Markina-Xemeinen dagoen Lea Artibai Ikastetxeko Goi Mailako hezkuntza zentroak, “Ilusio Ponpak” izenarekin bataiatutako jardunaldia antolatu du. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, urtarrilak 18, goizeko 9:30ean hasi eta 13:00ak bitartean, Esperantza eraikinean. Bertan kasu praktikoak eta proiektu berriak aurkeztuko dituzte profesional ezberdinek.

Aretxabaletako Copreci kooperatibak 50. urteurrena ospatuko du aurten

Urteurrenaren harira bideo korporatiboa gertatzen dabiltza. Modu horretan, kooperatiba ezagutzera emateaz gain, merkatua zabaltzen jarraitu gura dute. Bideoaren trailerra Italian aurkeztu zuten abenduaren 5ean, Indesitek bere hornitzaileei egindako esker on ekitaldian. Hain zuzen, Coprecik berrikuntza arloan egiten duen lana saritu eta eskertu zuen Indesitek. 

Goi Eskola Politeknikoko ikertzailea den Asier Aztiriak, Best Paper Award saria eskuratu du

Proiektuaren izena “Erabiltzailearen jarrera aldaketak ingurune inteligentean” da. Bertan, Alzheimerra duten gaixoen eguneroko jokabideak, era automatiko batetan, nola aldatzen diren aztertzen da, eta horrela gaixotasunaren garapena neurtzen da.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartu du Gasteizen burutu den IWAAL Internacional Workshop Ambient Assisted Living nazioarteko tailerrean. Topaketa hauen helburua zera izan da: gaixoaren ingurua aztertzea, norbere etxean ahalik eta denbora gehien bizi ahal izateko, baldintza duinetan.