BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ETA MONDRAGÓN FUNDAZIOAK HITZARMEN BAT SINATU DUTE BIZKAIAN ENPRESA-EKIMEN BERRIAK SUSTATZEKO

Bizkaiko Aldundiak eta Mondragón Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez Foru Erakundeak 200.000 euro erabiliko baititu Lurralde Historikoan enpresa-ekimen berriak sustatzeko. Ekonomia Sustatzeko diputatu Imanol Pradalesek eta Mondragón Korporazioko Berrikuntza, Sustapen eta Ezagutzako lehendakariorde  Javier Sotilek hitzarmena aurkeztu dute; osasun eta «ekonomia berdea» bezalako industria- sektore estrategikoetan kooperatibak sustatzea ahalbidetuko du hitzarmen horrek. Enpresa-ekimen berriok Mondragón Health eta Mondragón EKO korporazio-plataforma biren pean garatuko dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa proiektuak abiarazteko eta arrakastatsu izateko beharrezkoak diren alderdi guztietara bideratuko da: bideragarritasunaren azterketa, merkatu-ikerketa, prototipoak, txosten teknikoak eta aholkularitza espezializatua. Mondragón Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea da, ekonomia soziala sustatzea helburu duena. Besteak beste, enpresa-entitate berriak sortzen laguntzeko jarduerak egiten ditu; horretarako, Mondragón Korporazioaren ahalmen estrategiko guztia erabiltzen du. Bizkaian, 11.000 pertsonari baino gehiagori ematen die enplegu, eta, haietatik, 500 industria- kooperatibetan daude.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarentzat, hitzarmen hau apustu sendoa da Lurralde Historikoan hurbileneko etorkizunean estrategikoak izango diren bi sektore horietan (osasuna eta «ekonomia berdea») negozio- eta enplegu-aukera berriak lokalizatzeko. Hitzarmen hau sinatuz, Mondragón Korporazioak, Euskadiko lehen enpresa-taldeak, Bizkaiaren aldeko apustua, Bizkairen industria-jarduna eguneratzearen apustua eta aberastasuna eta balio erantsi handiko enplegua ekartzearen aldeko apustua sendotzen ditu.

Iturria: bizkaia.net

like0

190 visualizaciones