Fagor Arrasatek eta Onapresek antolatutako ate irekien jardunaldietan automozio arloko ordezkaritza zabala etorriko da
Automozio eta estanpazio arloetako 50 ekoizle baino gehiagok dagoeneko konfirmatu dute jardunaldi hauetan izango direla. Makina erremintaren arloan izandako berrikuntzak aurkeztuko dira bertan.
FlexCell sistema
FlexCell sistemak instalazio bakarrean bi lan egiteko aukera eskaintzen du. Transfer erako prentsak, bata bestearen alboan jarrita, osatzen dute instalazio iraultzailea.
Bisitaldian, gonbidatuek ikusi ahal izango dute nola funtzionatzen duen sistema berriak, Fagor Arrasatek Volkswagen etxearentzat eginiko proiektu baten bitartez.
Onapres, Zamudion
Era berean, ate irekien jardunaldiak aprobetxatuz, gonbidatuek Onapres kooperatibak Zamudion duen lantokia bisitatzeko aukera izango dute.
Iturria: MONDRABERRI.com
182 visualizaciones
