Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasle batek GAZE proiektuan parte hartuko du EHU eta Tknikarekin batera.

MU, EHU eta TKNIKA ordezkatzen duten hiru gaztez osaturiko diziplina anitzeko talde batek onartu du, aurten, GAZEn parte hartzeko erronka; Gipuzkoako goi-hezkuntzako gazteen komunitatea ekimenaren zentzuaren eta ekintzailetzaren inguruan sentsibilizatzera bideratutako jarduera-programa jarriko dute abian.

GAZE proiektua (GAZTE EKINZALE) 2008an sortu zen gure lurraldeko goi-hezkuntzako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko xedez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak babesten du.

Hizkuntza paisaia aztertuko dute Aretxabaletan

Huheziko ikasle talde batek hizkuntza paisaiaren gaineko ikerketa bat eramango du aurrera datozen hilabeteotan Aretxabaletan. Proiektua Loramendi euskara elkartearena da.

"Jarduera soziokulturalak eta proiektuen kudeaketa izena duen ikasgaian boluntario lana egingo dute ikasleek, eta, kasu honetan, Loramendi elkartea aukeratu dute. Guk proiektua geneukan buruan bueltaka, eta haiek garatuko dute". Hala adierazi du Josu Rezola euskara elkarteko kideak.

Koldo Almandoz garaile, Huhezineman

Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin, eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

Horixe da Koldo Almandoz donostiarraren Deus et Machina film laburraren sinopsia, zenbait kritikok apokalipsiaren gaineko hausnarketa poetiko moduan ere definitu izan dutena. 

Eta film labur horixe da aurtengo Huhezinemako lehiaketa ofizialeko sari nagusia eskuratu duena: Goiena saria, 1.500 eurokoa. Euskarazko lan onenari ematen zaion saria da hori, hain justu ere.

MU-Enpresagintzak "International Symposium on Cooperative Education and Governance" delakoan parte hartu du Seul, Korean.

Martxoaren 25, 26 eta 27an, Fred Freudlich eta Juanjo Martin Seul-eko Seodaemun-eko Distritua eta Sungkonghoe-ko Unibertsitateak (http://eng.skhu.ac.kr/) gonbidatuta "International Symposium on Cooperative Education and Governance"  delakoan parte hartu zuten MU-Enpresagintza eta MIKen izenean.

MONDRAGONeko BACek SAIOKA SAREA sustatzen du.

Lankidetzan oinarritutako ekintzailetza sustatzeko zereginean, MONDRAGONeko BAC ohartu da gure kooperatibetan badirela ekintzailetzarako prestasuna erakusten duten pertsonak, honelako egoeraren batean daudenak:

  • Beren pasioa aktibatzeko aukera baten edo ideia baten bila dabiltza.
  • Ez dute aukerarik ikusten liberatzeko eta ekintzailetza proiektu bat gauzatzeko, arrazoi pertsonalak edo famili arrazoiak direla eta.
  • Enpresek murriztu egiten dizkiete ekintzailetza ekimenak gidatzeko aukerak.
  • Bakarturik daude, negozio ideia bat gauzatzea ahalbidetuko dien talde sustatzaile bat eratzeko kontakturik gabe.

Bestalde, egiaztatu dugu gure kooperatibetan honelako kideak ere badaudela:

Actívate mediante SAIOKA SAREA!

SAIOKA SAREA, es una iniciativa del BAC de MONDRAGON cuyo objetivo es posibilitar que todas personas interesadas puedan ser protagonistas de un proyecto de emprendimiento cooperativo, con independencia de su situación laboral actual.

En el curso de su labor de promoción del emprendimiento basado en la intercooperación, el BAC de MONDRAGON ha detectado que existen en nuestras cooperativas personas con predisposición emprendedora en alguna de las situaciones siguientes:

Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

Atzo, asteartea, Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren sariak banatu ziren, eta ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan.  Aurten 22 lan aurkeztu dira guztira, Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak.  Lehenengo edizioarekin alderatuta 'kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da', adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatu dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta 'lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira'.

Euspot lehiaketa apirilaren 16an egingo da, Aretxabaletan

Iaz sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa, Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak bultzatuta, bi helbururekin: batetik hutsune bat betetzeko ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan eta, bestetik, euskararen erabilera bultzatzeko esparru guztietan. Bigarren edizio honen gaia da: sare sozialak eta euskara.

Lehendakaria Copreciren 50. urteurrenean.

Gaur, astelehena, Copreciren 50. urteurreneko ospakizun ekitaldia izango da Aretxabaletan, eta bertan izango da, besteak beste, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Ekitaldian, Copreciren handitze lanak inauguratu eta kooperatibaren izena eramango duen kale bat inauguratuko dituzte.

Aurten Coprecik 50 urte beteko ditu eta hasia da urteurren berezi honen inguruko ekitaldiak aurrera eramaten.

Gaurko ekitaldia ohorezko gonbidatu eta guztu egingo dute: Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Txema Gisasola, Mondragoneko Kontseilu Orokorreko presidentea; eta Ana Bolinaga, Aretxabaletako alkatea.