Euspot lehiaketa apirilaren 16an egingo da, Aretxabaletan

Iaz sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa, Mondragon Unibertsitateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioak bultzatuta, bi helbururekin: batetik hutsune bat betetzeko ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan eta, bestetik, euskararen erabilera bultzatzeko esparru guztietan. Bigarren edizio honen gaia da: sare sozialak eta euskara.

Aurten 22 spot jaso dira, Euskal Herriko toki askotatik. Nahi duenak parte hartu publikoaren sarian, klik egin lezake Eman zure botoa orrian, eta bertan botoa eman, hor daude-eta jasotako bideoak.

Sariak

Aurten lau sari banatuko ditu Euspot lehiaketak:

  • Spot onena: 1.000€
  • MUko spot onena: 500€
  • Publikoaren saria: 500€
  • Gazteen saria: 250€ (18 urtetik beherakoentzat)

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

166 visualizaciones