ULMAk INTERMARCHE enpresarentzat garatuko duen automatizazio logistikoak egunean 150.000 kaxa prestatzeko aukera izango du

ULMA Handling Systemsek LUG enpresarekin, Frantziako INTERMARCHE supermerkatu Talde ezaguneko kidea, akordio garrantzitsua sinatu du anbizio handiko automatizazio logistikoko proiektu bat egiteko. Proiektua mugarri garrantzitsua da ULMA Handling Systesmen historian Banaketa Handiko sektorean erreferentziazko ingeniaritza logistiko gisa posizionatzen baitu.

Instalazioa egunean 150.000 kaxa prestatzeko diseinatuta dago eskaerak prestatzeko prozesua guztiz automatizatuta. Berrikuntza eta ingeniaritza dosi handiak dituen proiektua da.

ULMA Constructionek enkofratze arinen soluziorik onena merkaturatu du.

kerketa eta berrikuntza bezeroarentzako produktu berri, soluzio berri eta zerbitzu berri bihurtu izanaren ondorioa da LGW enkofratze arina.

LGW hormako enkofratua da, bizitegien eraikuntzara zuzendua. Obrako kostu handiak direla eta, soluzio edo enkofratu gero eta arinago eta sinpleagoak behar dira, muntatzeko orduan errendimendua hobetuko dutenak. LGW ULMA Constructionek merkatuaren beharrei eta mundu osoan gauzatutako proiektuetan bezeroei entzundakoari ematen dien erantzuna da.

Efizientzia energetikoak hitzordua du Bilbon.

Euskalduna jauregian Stirling teknologiari buruzko 16. Nazioarteko Kongresua ospatuko da. Hiru egun efizientzia energetikoari eta teknologia “berdeei” buruzko ezagutza eta aplikazioak konpartitzeko. Efizientzia energetikoa eta energia berritzaileari aplikaturiko Stirling teknologiaren mundu mailako elitea batzartuko du hiriak. Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko da irailaren 24, 25 eta 26an.

Eusko Jaurlaritzako eta Diputazioko ordezkariez gain, Paul Verhoef, Energia Berri eta Berritzaileen Europako Komisarioa, eta Carlo M. Bartollini, Stirling Internationaleko Presidentea ere bertaratuko dira.

El Gobierno Vasco presenta el Plan Interinstitucional de Apoyo a los Emprendedores.

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco organiza el próximo día 21 de julio un encuentro, en la sede del Gobierno en Vitoria, para dar a conocer el plan de apoyo a la actividad emprendedora. La jornada servirá para la presentación del Plan Interinstitucional, que fue firmado por el Gobierno vasco y las Diputaciones Forales el pasado 2 de julio  de 2013.

Goi Eskola Politeknikoaren Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek diploma jaso dute.

Goi Eskola Politeknikoaren eskutik jaso dituzte diplomak. Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Gorka Aretxagak, institutu politeknikoaren koordinatzaileak; Ointxe saskibaloi-taldearen entrenatzaile Josu Larreategik; eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokor Vicente Atxak.

595.MU-Diplom.Goi.Hezik.14.07.Mahai (id: 5989705)

Testua: Mondragon Unibertsitatea / Argazkiak: G.L.H. / 2014ko uztailak 10, osteguna

Espainia osotik datoz Irunera turismo aktiboaren inguruko enpresak nola sortu eta kudeatu ikastera.

Orain dela bi urte Enpresagintza Fakultateak martxan jarri zuen Turismo Aktiboaren Inguruko Enpresak Sortu eta Kudeatzea Unibertsitate Masterra. Honi gehitzen diogu aurrez Enpresagintza Fakultateak eskaintzen zuen Surf eta Irristatze kiroletan Marketing eta Management Graduondoko Ikastaro aurreratua. Gaur egun 5 edizio egon dira ikastaro aurreratu honetan eta master-eko espezializazio bat bihurtu da.

Zabalik dago matrikula-aldia Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioan.

Berrikuntzak dakartza 2014ko urrian hasiko den Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioak. Batetik, saio presentzialak hilean behin emango dira, modu trinkoan, asteburuetan. Bestetik, hizlariekin hartu-eman sakonagoa izateko aukera egongo da. Aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere, euskal kulturaren ordezkari ezagunek hartuko du parte Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean egingo diren saioetan.

Sarrionandiak parte hartuko du Huheziren hitzaldietan.

Euskal Kulturgintza Transmisioa ikastaroetan, hizlari arituko dira Juan Jose Ibarretxe eta Jesus Egiguren ere.

Joseba Sarrionandiak 1985ean Euskal Herritik ihes egin zuenetik, ez da itzuli. Hori dela eta, poz agertu dute antolatzaileek idazleak gonbita onartu duenean. Dena den, nabarmendu dute "tramite batzuk" dituela oraindik egiteko.