Sarrionandiak parte hartuko du Huheziren hitzaldietan.

Euskal Kulturgintza Transmisioa ikastaroetan, hizlari arituko dira Juan Jose Ibarretxe eta Jesus Egiguren ere.

Joseba Sarrionandiak 1985ean Euskal Herritik ihes egin zuenetik, ez da itzuli. Hori dela eta, poz agertu dute antolatzaileek idazleak gonbita onartu duenean. Dena den, nabarmendu dute "tramite batzuk" dituela oraindik egiteko.

Julen Arexolabeitia EKTko koordinatzaileak, Goienari aurreratu dionez, aurtengo gai-ardatza "euskal nazio kulturalaren aurrerabidea" izango da, eta Sarrionandiak bi hitzaldi egingo ditu: "Kanpotik gure herria nola ikusi izan duen eta aurrera begira nola ikusten duen, batetik; eta bestetik, euskal literatura azken hamarkadetan, ze eman duen eta ze erronka dituen".

Euskal idazlea ez da, ordea, hitzaldietan parte hartuko duen bakarra. Hizlarien arteko bi izango dira Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia eta Jesus Egiguren sozialista. Biek Euskal Herriaren etorkizun politikoa izango dute mintzagai.

Iturria: BERRIA.eus

 

like0

156 visualizaciones