ULMAk INTERMARCHE enpresarentzat garatuko duen automatizazio logistikoak egunean 150.000 kaxa prestatzeko aukera izango du

ULMA Handling Systemsek LUG enpresarekin, Frantziako INTERMARCHE supermerkatu Talde ezaguneko kidea, akordio garrantzitsua sinatu du anbizio handiko automatizazio logistikoko proiektu bat egiteko. Proiektua mugarri garrantzitsua da ULMA Handling Systesmen historian Banaketa Handiko sektorean erreferentziazko ingeniaritza logistiko gisa posizionatzen baitu.

Instalazioa egunean 150.000 kaxa prestatzeko diseinatuta dago eskaerak prestatzeko prozesua guztiz automatizatuta. Berrikuntza eta ingeniaritza dosi handiak dituen proiektua da.

Suscribirse a RSS - ULM