Titulatu berriendako eta herriko langabeak kontratatzeko, 150.000 euro aurten.

Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Saiolaneko zuzendari Joseba Sagastigordiak titulatu berriendako beken programa eta herriko enpresetan langabe arrasatearrak kontratatzeko diru laguntzak aurkeztu dituzte gaur Garaia Berrikuntza Gunean. 2014an abiatutako ildoari jarraituko diote bi programek; titulatu berriek urriaren 30a baino lehen eman beharko dute izena lan-poltsan –BAZera jo behar dute– eta enpresek azaroaren 30era arte epea izango dute langabeak kontratatzeko eskaerak bideratzeko. 

Suscribirse a RSS - saiolan