MONDRAGONek berretsi egin du eredu kooperatiboari buruzko erabateko konfiantza

Kooperatiba guztiek osatzen duten salmenten %8,1 dagokio Fagor Etxetresna Elektrikoen jarduerari. Korporazioak berretsi egiten du eredu kooperatiboarengan duen konfiantza osoa, merkatu globalean bere enpresen lehiakortasuna berrindartzeko erronka eta bere pertsonenganako eta gizartearenganako konpromiso eta erantzukizun mezua helarazten du.

Cambridgeko unibertsitateko ordezkariek Mondragon Taldea bisitatu dute

20 pertsonez osatutako ordezkaritza estatubatuarra, Cambridgen kokatutako Massachusetts Institute of Technology MIT-ekoak, Arrasaten izan da uztailaren 15 eta 19a bitartean.  Bisita honen bitartez Arrasateko esperientzia kooperatiboa bertatik bertara ezagutu nahi izan dute, eta horretarako Mondragon Taldeko instalakuntza ezberdinetan izan dira.

Fagor Etxetresna Elektrikoak Garagartza auzoan duen ontzi garbigailuen lantegia, Saiolan edo Alecop izan dira ordezkari estatubatuarrek ezagutu dituzte instalakuntza horietariko batzuk.  Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ere izan dira, hala nola Laboral Kutxaren bulego nagusietan.

El 3,2% del PIB de la CAV procede de la Corporación MONDRAGON.

El 3,2% del PIB de la CAV en 2011 tuvo su origen en las actividades generadas por las cooperativas que forman parte de Corporación Mondragon. Trasladado al ámbito industrial, el porcentaje alcanza el 7,4%.

La contribución de Corporación Mondragon a la economía vasca significa que de cada 31 euros de riqueza generada en el conjunto de la CAV, uno tuvo su origen en los negocios desarrollados por el grupo cooperativo y la proporción aumenta de 14 a 1 si se refiere al ámbito industrial.

Estos datos se recogen en la revista Tu Lankide, una publicación que edita Corporación Mondragon, que en su último número hace mención a la contribución del grupo cooperativo a la economía vascas.

Kaliforniatik, kooperatibismoa ezagutzera.

Kaliforniako San Diego unibertsitatetik kooperatibak ezagutzera etorritako taldeari Udalak gaur egin dio ongi etorria. Amaia Larrañaga jarduneko alkatearen eskutik, herriak kooperatibekin duen lotura ezagutu dute. Ondoren, Arantza Otaduy historialariarekin herriko ondarea ezagutzeko aukera izan dute.

Aurreko astean iritsi ziren Arrasatera eta ordutik kooperatibismoa ezagutzen eman dute denbora gehiena. Dagoeneko Jose Maria Arizmendiarrietaren ondarea ongi ezagutzen dute: "Ikuspuntu ezberdina da, berdintasuna da eredu honen funtsa", dio Michael Robinson ikasleak.

Mondragoneko Industriak inoiz baino gehiago saldu du, estatu espainiarretik kanpo

Mondragonek nazioartekotzearen alde egindako apustua industria arloaren portaerarekin berretsi da 2012an, ekitaldiaren itxieran zituen salmenta internazionalek marka historikoa gainditu baitzuten, 4.004 milioi eurora iritsita. Egoera ekonomikoa zalantzaz beterik egonik ere, Mondragonek kanpoko presentzia indartu zuen, 11 filial produktibo berri irekiz; nazioarteko salmentak dagoeneko % 69ra iritsi dira, eta atzerrian 14.000 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, Mondragonek BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan duen parte hartzearen hazkundea ere bereziki aipagarria da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 inguru igo baita.

Austriako Telebista Publikoa Arrasaten izan da

Atzo, asteartea, Austriako Telebista Publikoa (ORF) Arrasaten izan zen.  Kazetari austriarrek hainbat grabaketa eta elkarrizketa egin zituzten Mondragon Zentro Korporatiboan, eta baita IK4-Ikerlanen ere.  Lantaldea 3 pertsonez osatutakoa izan da:  erredaktorea, kameralaria eta ekoizlea.  Besteak beste, Mondragon Taldeko Difusio Kooperatiboaren arduradun Mikel Lezamiz elkarrizketatu zuten atzo.

MONDRAGON Korporazioak Financial Timesen “Boldness in Business” saria eraman du

Aldaketaren bultzatzaileak” kategorian. Mundu mailan lehiatu da Financial Timesek eta Arcelor Mittalek antolatzen duten sari ospetsuko epaimahaiak izendatutako beste sei enpresarekin. MONDRAGON Korporazioak “Boldness in Business” (Adorea Negozioetan) saria irabazi du, “Drivers of change” kategorian (Aldaketaren bultzatzaileak), urtero Financial Times (FT) egunkari britaniarrak eta Indiako Arcelor Mittal (AM) konpainiak antolatzen duten sariketan.

La Corporación MONDRAGON, recibe el premio “Boldness in Business” de Financial Times

La ceremonia de entrega se celebró ayer, 20 de marzo, y la Corporación MONDRAGON ha sido galardonada en la categoría “Impulsores del cambio”. Josu Ugarte, director de Operaciones Internacionales de MONDRAGON recibió el galardón y declaró que “Este premio es el oscar de los negocios” .

Páginas

Suscribirse a RSS - Mondragon