Berdintasuna eta Aniztasuna Unibertsitateetan: LABS FOR CHANGE erakundeak onartutako premiazko erronka.

Intersekzionalitatearen kontzeptua, Kimberlé Crenshaw autoreak garatua, bizi-zikloan edo espazio desberdinetan, unibertsitatean esaterako, pertsonen esperientziak zeharkatzen dituzten diskriminazio eta desberdintasun geruzen konplexutasuna aztertzeko eta ulertzeko oinarrizko tresta bihurtu da (Claeys-Kulik et al., 2019). Kontzeptu honen helburu nagusia, diskriminazio modu desberdinen arteko erlazioen azterketan datza, zeinak, bakoitza bere aldetik, arrazismo, sexismo, klasismo... gisa azter daitezkeen. Baina modu isolatuan existitzen ez direnez, gurutzatu egiten dira, bizi esperientzia bakoitzaren arabera, pertsonei modu desberdinetan eraginez. (Kantola & Nousiainen, 2009).

Agerikoa da, ez dagoela eratzun bakar bat arazo konplexu honi erantzun bakar bat emateko. Hortaz, beharrezkoa da aniztasunaren ikuspegia txertatzea, justizia sozialean oinarritutako planteamendu zuzen batetik, enplegagarritasuna edo graduazio-tasak bezalako adierazleetatik haratago. 

Testuinguru horretan sortu zen LABS FOR CHANGE proiektua: Goi Mailako Hezkuntza Erakundeetan Berdintasuna, Aniztasuna eta Diskriminaziorik Eza Sustatzeko Berrikuntza Sozialeko Laborategiak. Erasmus+ programak finantzatua, 2024-1-ES01-KA220-HED-000248544 Diru-laguntza Hitzarmenaren arabera. Proiektu hau 2024ko irailaren 1ean hasi eta 2026ko abuztuaren 31an amaituko da. 400.000 €-ko aurrekontua du eta Europar Batasunak ko-finantzatua izan da.

LABS FOR CHANGE proiektuak berrikuntza sozialean ibilbide sendoa eta berdintasunarekiko konpromisoa duten erakundeak biltzen ditu. MU Enpresagintzak koordinatzen du partzuergoa, eta erakunde hauek hartzen ditu barnean:

  • PANEPISTIMIO THESSALIAS UNIVERSITY (Grezia): Esperientzia handia du partaidetza-aholkularitzan eta ekitatea lantzeko tokiko estrategien garapenean.
  • TECHNISCHE UNIVERSITÄT DORTMUND (Alemania): Berrikuntza soziala eta aldaketa sistemikoan inguruko ikerketan liderra da bere eskualdean.
  • 2811 Social Enterprise UG (Alemania): Aldaketa-eragileen formakuntzan eta ahalduntzean espezializatutako aholkularitza-enpresa.
  • DINAMIA S. Coop. Mad. (Espainia): Ekonomia sozialean eta genero eta aniztasun gaietan sentsibilizazio estrategien diseinuan espezializatutako aholkularitza kooperatiba da.

Aliantza honen bitartez, erakunde bakoitzaren esperientziak eta konpromisoa batuz, ekarpen bat egin nahi diogu erronka konplexu honi. Horretarako, funtsezkoak diren elementuak sortuko dira; berrikuntza laborategiak martxan jartzea, Mondragon Team Academyren esperientziaz baliatuz eraldaketa sozialerako talde-ekintzailetzako metodologiak erabiltzea, ikuspegi intersekzionalaren inguruko formakuntzak aktibatzea, desberdintasun sistemikoen aurka borrokatzeko baliabideak elkartzea eta esperientzi honen inguru ezagutzak elkarbanatzea dira LABS FOR CHANGE proiektuaren helburu nagusiak. Erronka konplexu honi irtenbide posibleak aurkitzeko, unibertsitateko komunitate osoa batzea izango du helburu; ikasle, irakasle, administrazioko langile eta tokiko komunitateko kideak barne. 

Orain arte, LABS FOR CHANGE partzuergoak proiektuaren misioa lerrokatzeko eta hurrengo pausuak zehazteko sei talde-bilera izan ditu. 2025ean, mugarri garrantzitsu bezala, lehen berrikuntza-laborategiak eta lehenengo pilotuak sortuko dira Euskal Herrian, Grezian eta Alemanian.

LABS FOR CHANGE ez da proiektu soil bat; gure unibertsitateak espazio inklusibo, justu eta zainduak bihurtzeko konpromisoan datza. Partzuergotik, gonbidapena luzatu nahi diegu erakunde, instituzio eta antolakunde guztiei, berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko konpromisoarekin bat egiteko.

Iturria: mondragon.edu

like0

9 visualizaciones