Izan zaitez partaide InnoGest ekimenean, enpresaren kudeaketako berrikuntzarako erabilera gunea.
Stanfordeko Unibertsitateko eta Massachusettseko Institutu Teknologikoko ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera, kudeaketa sistemek enpresen artean dauden produktibitate desberdintasunen % 18 azalduko lukete.
Horregatik, garrantzi berezia hartzen dute euskal enpresen kudeaketaren ahuleziek, Eskualdeko Lehiakortasunaren Adierazleak agerian uzten ditu, Europar Batasuneko eskualdeen lehiakortasun eragile nagusiak neurtzen baititu. Txostenak, euskal enpresen kudeaketaren ahuleziak berresten ditu:
- Berrikuntza ez-teknologikoko gastua: Europar Batasuneko batez bestekoaren % 83.
- Negozio eredu berrikuntza: Europar Batasuneko batez bestekoaren % 68.
2025eko ekitaldiaren aurrean enpresek dituzten aurreikuspenei buruz egin dugun azterlanak agerian utzi du, lehiakortasuna garatzeko lankidetza dinamiken artean, enpresek erabilera elkartetan parte hartzea % 52,4an lehenetsi dutela.
Horregatik, MU Enpresagintzak & MIK eta ISEAk, INNOGEST ekimena sustatzen dute, enpresa kudeaketako berrikuntzarako erabilera gunea.
InnoGest ekimena, enpresa kudeaketako gaitasunak bultzatu nahi dituzten enpresa guztiei zuzenduta dago. Horretarako, erabilera guneak enpresa kudeaketako berrikuntzari buruzko prestakuntza ematea eta ekimen zehatzetan erabiltzea nahastuko ditu. Horrela, saio baten edukiak honako osagai hauek izango ditu:
- Enpresa kudeaketako berrikuntzaren eremu zehatz bati buruzko prestakuntza.
- Teorien erabilera praktikoa parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako ekimen zehatzean.
- Kudeaketako berrikuntzan enpresa aurreratuen saiakuntzak aurkeztea.
- Parte hartzaileen arteko bateratze lana eta eztabaida.
InnoGest ekimenak onura hauek ahalbidetuko dizkie parte hartzen duten enpresei:
- Kudeaketan berrikuntza areagotzea, enpresek dituzten egiturazko gabeziak arintzeko.
- Enpresa kudeaketan berrikuntza ekimenak gauzatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.
- Ezagutzak eta bizipenak partekatzea beste pertsona batzuekin.
InnoGest erabilera gunean parte hartzea doakoa da eta enpresa kudeaketan berritzuntzan interesa duten pertsona guztiei irekita dago. Horretarako, mezu bat bidali behar da helbide honetara: morobengoa@isea.eus.
InnoGest proiektuak Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plangintza Osoaren finantzaketa du, Ehun Ekonomiko Barneratzaile eta Jasangarri bat sortzeko, Europar Batasunak – NextGenerationEU – finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plangintzaren barruan.
22 visualizaciones