STEMotiv proiektuak bigarren saria irabazi du STEAM Euskadi Sarietan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saialak antolatzen du lehiaketa hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak saritzeko helburuarekin.

$titulo.getData()

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ZiTeO ikerketa taldeak bultzatutako STEMotiv proiektuak STEAM Euskadi Sarietako bigarren saria jaso du. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen du lehiaketa eta helburua da hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak nabarmenetzea. 

Sari banaketa ekitaldia egin zen, ekainaren 8an, Bilbon, eta bertan egon ziren ZiTeO ikertaldeko Unai Carmona Patricia Aranzazu Gonzalez; lehenak proiektua aurkeztu zuen eta bigarrenak saria jasotzera igo zen.

STEMotiv proiektuaren xedea da STEM hezkuntza bultzatzea eta ikasleen eta batez ere neskengan STEM ikasketak sustatzea eta horretarako behar diren konpetentziak hobetzeko bitartekoak eskaintzea. Lehiaketa konpetitiboak lortutako proiektuaren bigarren edizio honetan, iazko ikasturtean hasitako ikerketa-lanari segida emango diote eta STEM irakasgaietako irakasleen formazioan eraginez sakonduko dute. Vicomtech eta Ikaslan Gipuzkoarekin batera egiten dugu STEMotiv proiektua.

Hurrengo ikastetxeak ari dira parte hartzen STEMotiv proiektuan: Salbatore Mitxelena Ikastola, Mutriku BHI, Herrikide, Zumaiena Ikastetxea, Zubiri Manteo BHI, Kurtzebarri BHI, Easo Politeknikoa LHII, Oñati BHI, Usurbil LHII, Fraisoro LHII eta TKNI

Iturria: mondragon.edu

like0

36 visualizaciones