Arrasateko hiztoriari buruzko hitzaldiak

Arrasateko 46 argazki zaharrez osatutako erakusketa ikusgai egongo da “Etxaluze Gizarte Zentroan”.  (Abaroa izenez ere ezaguna den gizarte zentroa, alegia).

Argazkiok Arrasate Zientzia Elkarteak utzitakoak dira eta XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako gure herriaren atal interesgarriak erakusten dituzte.

Erakusketarekin batera, testuinguru historikoa eta argazkien edukia azalduko duten hitzaldiak emango dira. Horien bidez, argazkien testuinguru historikoa ezagutu ahal izango da eta baita argazkietan agertzen diren elementuen xehetasunak ere.

Aipatu ekintza horiei  Arrasateko iraganari buruzko ikuspegi interesagarri bat eskuratzeko aukera emango dute, segurutik askorentzat ezezaguna izan litekeena.

Hitzaldiak zehaski honako hauek izango dira:

  • Maiatzaren 19an, arratsaldeko 6:00etan, Josemari Vélez de Mendizabalen hitzaldia (euskeraz, izenburua: Inflexio Historikoko Puntua).
  • Maiatzaren 26an, arratsaldeko 6:00etan,, Ana Isabel Ugald ren hitzaldia (Erdaraz, titulua: Arrasateko modernizazioa: Pedro Viteriren bultzada).

Erakusketa eta hitzaldi hauek  Arrasateko “Etxaluze Gizarte Zentroan” izango dira denak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako «Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin lotuta daude, «Etorkizuna Eraikiz» ekimenaren testuinguruan, eta baita ADINBERRI Fundazioak garatzen dabilen “Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia” deritzonarekin ere.

«Gipuzkoa Belaunaldi Arteko» proiektuarekin helburua ezagutza transmititzeko eta komunitatearen garapenerako belaunaldien arteko lotura sustatzea, eta, oro har, lankidetza eta balio-zahartzea sustatzea, eta horretarako, herritarrei irekitako belaunaldi arteko trukaketa, esperimentazioa eta lankidetza bultzatzeko gai izango den gune bat bultzatzen beharrezkoa da

like0

16 visualizaciones