TECH-LEINN Programa martxan jarri da Oñatiko ikastetxeekin elkarlanean.

Ikastetxei zuzendutako programa honetan helburua da eskoletan eta ikasgaietan enpresen sorrera eta teknologiarekiko oinarrizko lanketa bat egitea eta horretarako Oñatiko Lab Maker Space-n LEINNeko ekintzailetza esperientzia ezagutzea. 

Programa honen xedean jakintza alor desberdinak jorratzea dago, diziplinarteko esperientzia eraldatzailea sortuz. Bertan Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy-LEINNeko ekipoak erraztu du programa, beraiek LEINN programan duten esperientziaz baliatuz.

Landu dituzten diziplina teknologia eta enpresa sorrera izan dira. Eta lantzeko modua, dron enpresa bat sortuz izan da.


Zein izan dira programaren ardatzak?

Programak hiru ardatz nagusi izan ditu:

1.-Diziplinarteko lanketa:
Kurtsoan zehar dituzten ikasgai desberdinak elkartuz, (teknologia, marrazketa, informatika...) proiektu amankomunaren sortzea. 

2.-Auto-Ezagutzea eta Eraldaketa:
LEINN metodologian lantzen diren erraminta desberdinen bitartez (contract sharing, dialogoa, talde ekintza...), norbanakoaren ezagutza landu eta garatu.

3.-Diseinua eta fabrikazioa:
Garatutako proiektua, MTA Oñati Lab-eko Maker espazioan fabrikatu, laser ebakitzaile eta 3D inpresorak erabilita. Hurreratze teknologikoa.


Hemen duzu bideo bat non landutakoa ikusi daiteken:
https://youtu.be/CHEnV0tAcIc

Eta hemen argazki batzuk:
https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72157719020537690/with/51125272439/

Iturria: mondragon.edu

 

like0

17 visualizaciones