Ko-dozentzia estrategiak ezagutzeko eta eredu horren praktikan trebatzeko ikastaroa, online.

“Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan” ikastaroak 20 orduko iraupena du eta maiatzaren 3an hasiko da.

$titulo.getData()

Maiatzaren 3tik ekainaren 4ra, online eskainiko den Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan 20 orduko ikastaroa eskainiko du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. 

Ikastaroan parte-hartzaileak prestatuko dira irakaste prozesua modu konpartituan eskaintzea helburu duen ko-dozentzia ereduan. Hala, landuko dituzte eredu kooperatibo horrek oinarri dituen irizpide pedagogikoak eta ezaugarri praktikoak. Gainera, ko-dozentzian diseinatzeko estrategiak eskuratzeaz gain, ikasleek ezagutuko dituzten hainbat eskoletan abian jarritako ko-dozentzia praktika onak.

 

Online emango den ikastaro honek hiru modulo ditu:

  1. Ko-dozentziaren oinarriak.
  2. Ko-dozentziaren hautu pedagogikoak:
    1. Rolen banaketa.
    2. Ko-dozentzia esperientziaren diseinurako estrategiak.
    3. Ebaluaziorako estrategiak.
  3. Ko-dozentzia esperientziak ezagutu.

Dagoeneko irekita dago izen-ematea. Ikastaroaren gaineko informazio gehiagoren bila, interesatuek jo dezakete Fakultateko Idazkarita Akademikora:

Nagore Eskibel (Idazkari Akademikoa)

neskibel@mondragon.edu

Iturria: mondragon.edu

 

like0

8 visualizaciones