Mondragon Unibertsitateak eta WATS Team-ek irakatsiko duten Kirol-Enpresaren Berrikuntza eta Kudeaketako Masterraren lehenengo edizioak LABORAL Kutxaren sostengua edukiko du.

Kirol-sektoreari bideratutako ekintzailetza eta enpresa-formakuntza bateratzen dituen master berritzaile honek LABORAL Kutxaren sostengua edukiko du ikasleen enpresa-proiektuak sustatzeko helburuarekin.

$titulo.getData()

Datorren urrian Mondragon Unibertsitateko Bilboko Campus-ean Kirol-Enpresaren Berrikuntza eta Kudeaketako Masterraren lehenengo edizioa hasiko da, WATS Team startup-arekin batera irakatsiko dena. Masterra graduatu berri diren, kirol-zaleak diren eta enpresaren munduarenganako jakingura daukaten gazteei dago zuzenduta, eta Mondragon Team Academy-ren “Team learning by creating” metodologian dago oinarrituta. Lehenengo hilabetetik, ikasleek kirol-enpresa propioa sortuko dute eta hainbat herrialdetara bidaiatuko dute, ikasi eta benetako proiektuetan lan egiten duten bitartean.

Kirol-enpresa hori martxan jartzeko unean, gazteek LABORAL Kutxaren sostengua edukiko dute. Kutxa Masterraren lankide estrategikoa da eta hasierako finantza-kapital bat eskainiko du enpresa horiek eratzeko eta lehenengo hilabeteetan aurrera egin dezaten. Halaber, parte-hartzaileei banku-entitate gisa daukan jakintza eta aholkularitza guztia eskainiko die; izan ere, kutxak jardunbide luzea dauka Euskadin enpresa txiki eta ertainen (ETEak) munduan eta enpresa-proiektu berritzaile eta ekintzaileen eta talentu gazteen sostenguan.

Masterraren xedea profesionalei formakuntza eskaintzea da, kirol-enpresaren sektorean negozioak ulertzeko eta garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko, bai eta kirol-taldeak kudeatzeko. Hala, gai izango dira kirol-enpresaren munduan dauden entitateak sortu eta kudeatzeko. Gainera, 2021eko erdian AEBra eta Asiara egitea aurreikusita dauden bidaien bidez, ikasleek sektorearen ikuspegi globala ulertuko dute nazioarteko esperientzetaz baliatuz. Enpresa-proiektu propioa edukiko dutenez, eguneroko bizitzan proiektu errealekin lanean aritzea oinarri gisa duen ikaskuntzari ekarpenak egingo dizkiote.

Formakuntza zuzenekoa da eta Mondragon Unibertsitatearen Bilboko Enpresagintza Fakultatean irakatsiko da, 2020ko urritik 2021eko uztailara (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara). Halere, Unibertsitateak COVID-19ari aurre egiteko kontingentzia-plan bat dauka, behar izanez gero formakuntza sareko formatu edo formatu erdipresentzial bihurtuko duena. Masterraren karga akademikoa 60 ETCS kreditukoa da. Kirolaren eta enpresa-antolakuntzaren arloetan esperientzia zabala daukaten profesionalek osatzen dute irakasleria; nabarmendu egin daitezke WATS Team-i lotutako pertsona ospetsu batzuk, hala nola Julen Guerrero eta Xabi Prieto futbolari ohiak, Patricia Ramírez kirol-psikologo ospetsua eta Jero García, boxeolari ohia eta Hermano mayor, bai eta kirolaren, enpresaren, berrikuntzaren eta Unibertsitatea beraren beste aditu batzuk.

Masterraren azken plazetarako matrikula irekita dago irailean, eta webgune honetan egin ahalko duzu: www.wats.team/master. Masterra egiteko, ikasleek honako gradu hauetako bat bukatuta eduki behar dute: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza, Psikologia, Marketina edo Zuzenbidea

Iturria: mondragon.edu

 

like0

4 visualizaciones