Mondragon Unibertsitateak 60 beka Global Training kudeatuko ditu Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean.

400 gastek eskuratuko dituzte atzerrian enpresa-praktikak egiteko Global Training bekak. Global Training bekak nazioarteko mugikortasuna sustatzeko helburua dute, eta ezinbestekoa da unibertsitateko titulua edo Lanbide Heziketako goi gradua izatea. Hortaz gain, 30 urtetik behera izan behar dira eta ingeleseko B1 edo B2 maila.

Mondragon Unibertsitateak Deustoko Unibertsitatearekin elkarlanean, 60 beka kudeatuko ditu.

Beka hauetan izena emateko epea, uztailaren 15etik, astelehena, irailaren 23ra, astelehena baitra ere izango da.

Programa honek atzerrian prestakuntza profesionala jasotzeko aukera ematen du, enpresa edo erakundeetan ordiandutako praktikak eginez, gazteen espezializazio akademikoarekin lotuta noski.

Global Training beka hauen aurrekontua honela banatzen da:

  • 400 beka emango dira, hilabetero, 1.400 euro gordineko dotazioarekin eta 6 hilabeteko iraupenarekin.
  • Entitate kolaboratzaileentzat plaza bakoitzeko gestio gastuetarako 1.000 euroko zenbatekoa.
  • 40 orduko formazio gastua, bekadun bakoitzeko.
  • Bekadunen segurua ordaintzeko: bidaia / mediku zerbitzuak.

Gutxienez 6 eta gehienez 12 hilabeteko bekak dira, eta, erakunde kolaboratzaileek ahalbidetzen dituzten luzapenei esker, praktikak 8 hilabetekoak izango dira batez beste.

Edizio honetako destinoak

Aurkeztu diren eskaintzak aztertuta, aurten ere, Global Training 2019ko deialdiko bekadunek 5 kontinenteetako 51 herrialde ezberdinetan kokatutako lehen mailako enpresa eta erakundeetan lan egiteko aukera izango dute. 

Hautagaitzak aurkezteko epea uztaila eta iraila bitartean izango da. Azaroan jasoko dute hautatutako bekadunek formazioa, eta hilabete horretan bertan  hasiko dira bekadunak euren lan-guneetara bidaiatzen.

Iturria: mondragon.edu

 

like0

136 visualizaciones