Fagor Electronica, Copreci, Sareteknika,... elkarlanean dabiltza SZukaldatzenLABen.

Gipuzkoan egosketa industriarekin lotutako enpresa asko daude. Gainera, hauetako asko mundu mailako (nitxo) merkatuko liderrak dira bere espezialitatean.

SZukaldatzen LAB ekimena "Gipuzkoako egosketa industriako enpresen elkarlanerako berrikuntza laborategia" bezala definitzen da.

Ekimenaren helburu garrantzitsuetako bat "enpresa ezberdinen arteko elkargune bat sortzea da. Hau da, "sektore ezberdinek (egosketako etxetresnak, tresneria eta zerbitzuak) ezagutza konpartitu eta elkar-eratzen dituzten konfluentzia bat puntu bat" izatea.


Hartara, "inter-kooperazio prozesu bat diseinatu da", eta bide horrek "egosketa industrian daude balio kate ezberdinak aztertzeko aukera zabaldu du".


ACEDE Etxeko Klusterrak abian jarri du SZukaldatzen LAB, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sustapen Ekonomiko Sailaren babesa dauka. Orain arte parte hartzen dabiltza:

  • Fagor Electronica
  • Sareteknika
  • Copreci
  • Centro Stirling
  • Orkli
  • ACEDE
  • Alza
  • Eika
  • Silam

SZukaldatzenLAB dinamikaren baitan "aurrez aurreko saioak eta saio ez-presentzialak eramaten dira aurrera, eta ondorengo 3 arloetako ezagutza konpartitzen da (inteligentzia kolektiboa)":

  • Sukaldearen mundu mailako merkatuaren behaketa
  • Sukaldearen joeren monitorizazioa bezeroekin eta eragile ezberdinekin
  • Sukaldearen eremuko soluzio digital berrien garapena

Ekimen hau martxan dago, eta gaur goizean aurkezpena egin du Garaia Berrikuntza Gunean. Ekitaldian, besteak beste, Ainhoa Aizpuru Muruak parte hartu du, Ekonomia Sustapeneko diputatuak.


SZukaldatzen LAB-ek aurreikusten du erakunde gehiagok ekimen honekin bat egitea.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

143 visualizaciones