Segovian Eresmako arku zubia eraikitzeko proiektuaren partaidea da ULMA.

Eresmako biaduktua hirigunenean gehien eskatu den azpiegituretako bat da, izan ere, zonalde horretako trafiko bolumena 2002rako aurreikusten zena baino hiru aldiz handiagoa izan da, ibilgailu kopurua 6.000tik 18.000ra igaro baita.

Egitura horren berezitasuna bere geometrian datza, arku forma baitu, goiko aldean taula bat duela. Arkuan, ULMAk zinbria portikodunaren soluzioa proposatu du, zapaten gainean, lur malkartsuak eta maldatsuak gainditzeko H-33 karga handiko zertxak jarri dira, enkofratu bakoitzarekin.

 

Segovian Eresmako arku zubia eraikitzeko proiektuaren partaidea da ULMA

Apeo moduan T-500 dorreak erabili dira, 40 m-ko altuera lortuta, txarrantxarik erabili beharrik gabe. Bost berme baino ez dira behar izan arku osoa egiteko.

Zinbra-dorreek, zertxek eta enkofratuak segurtasun-elementu guztiak izan dituzte, lan osagarriak berme osoz egiteko aukera eman dutenak.

Planifikazioaz, ingeniaritzaz eta obrako laguntzaz arduratzen diren ekipoen arteko koordinazio ona eta ULMAk duen gaitasun tekniko eta logistikoa faktore erabakigarriak izan dira Segovian, Eresma ibaiaren gainean, biaduktu bat eraikitzeko proiektua bermearekin gauzatzeko, zeinak trafikoa arintzea eta bide segurtasuna hobetzea ekarriko baitu dudarik gabe.

Bideo honetan ikusi daitezke Segoviako Eresma zubia eraikitzeko proiektuan ULMAk eskainitako soluzio integralaren xehetasunak.

Iturria: begira.ulma.com

 

like0

12 visualizaciones