Arizmendiko ikasleek dibertsioa, zientzia eta teknologia uztartu dituzte.

DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartu dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte eta Gaztelupetik 8, guztira 150 ikasle inguru.

  (id: 2534933)

Ostegunean izan ziren FLLko barne txapelketak Arizmendi ikastolan. DBH4ko gazteek bederatzigarrenez hartu dute parte teknologiako txapelketa honetan. Almenetik 6 taldek hartu zuten parte eta Gaztelupetik 8, guztira 150 ikasle inguru.

Ikasleekin batera, Gaztelupetik Aitor Ziardegi, Iñaki Agirrebengoa eta Mikel Egiguren eta Almenetik Ibone Arejolaleibar eta Itsaso Arenaza irakasleak ere ari dira proiektu honetan lanean.


Aurtengo gaia INTO ORBIT da, alegia espazioan dauden arazoak identifikatu eta arazo horren aurrean irtenbide berritzaile bat proposatzea da. Gaztelupekoak goizeko 09:30ak inguru hasi ziren Garaia Berrikuntza Poloko Ikerlan egoitzan eta Almenekoak, Almenen bertan egin zituzten saioak arratsaldez. Guztira 3 saio izan ziren, eta saioen artean entrenatzeko talde bakoitzak 10 minutuko tartea izan zuen.


Gorabehera ugariko lehia izan zen. Gaztelupeko saioan 2 talderen arteko lehia polita egon zen. Azkenean oso puntu gutxigatik, 85 lehenak eta 78 bigarrenak, talde bat gailendu zen.


Dena den, ez da talde bakarra sailkatuko, 3 izango dira sailkatuak. Eta gainera Robot-en misio lehiaketaz gain, proiektu zientifikoa ere aurkeztu beharko du talde bakoitzak. 2 arlo hauen batazbestekoan puntuaziorik altuena daukaten 3 taldeak izango dira sailkatuak.


Azkenean Almenetik 2 talde sailkatu dira eta Gaztelupetik 3. Bost taldeak otsailean ospatuko den Euskadiko FLL txapelketara joango dira.

 

 (id: 2559095)

Zer da First Lego League?


FIRST LEGO League programak gazteak modu dibertigarrian zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) hurbildu nahi ditu. Parte hartzaileek ideiak sortu, arazoak konpondu eta erronkak gainditu beharko dituzte eta honek guztiek teknologiaren erabileran trebatzeko aukera emanen die. Programa honen oinarrian hainbat balore daude: ideia berrien esplorazioa, trebakuntza, berrikuntza, ideien gizarte-inpaktua, taldearen barne sentitzea eta nola ez, kide guztiek dibertimendua lanketa egiten den bitartean.


Proiektuak, talde lanean egiten dena, urtero bezala, 3 lan eremu
izango ditu:

  •  Proiektu zientifikoa, ikasleek planteatzen den gaiari lotutako arazo bat aztertu eta irtenbide bat proposatzen dutena.
  • Proiektu teknikoa, talde bakoitzak beren lanak egiteko jarraitu dituen pausoak deskribatzen dituena eta izan dituzten arazoak, irtenbideak,egoerak, harremanak… azaltzen dituena.
  • Robotaren proba, non mahai baten gainean muntatutako “zirkuitu” batean, planteatzen diren ahalik eta eginkizun edo misio gehien gauzatu behar dituztenak 2 min 30 segundotan, non puntuazio bat lortzen duten.

3 lan eremu hauek kontuan izanda epaimahaikideek euren balorazioak egiten dituzte eta talde bakoitzaren lana puntuatzen dute. Horietatik onenak hurrengo fasera pasatuko dira.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

116 visualizaciones