Zure enpresaren ahalmen teknologikoari bultzada kualitatibo bat emateaz amesten al duzu?

Sarritan nahi izaten dugu I+Gko proiektu aurreratuak garatzea.  Tamalez, gure enpresaren indarra eta baliabideak izaten dira horretarako oztopo. Testuinguru horretan, elkarkidetzak enpresen ahalmen indibiduala gainditzen dituzten proiektuak garatzea ahalbidetzen du.

Testuinguru horretan, ISEA E. KOOP.-ek ELKARKIDETZA LANTZEN Ekimena sustatuko du. Berrikuntza Irekiko esperientzia bat da, elkarren arteko lankidetzaren bitartez MONDRAGONeko enpresen Garapen Teknologikoa bultzatzeko asmoa duena.

ELKARKIDETZA LANTZEN Ekimenak lankidetza sustatu nahi du, bakarkako gaitasuna gainditzen duten garapenei ekin ahal izateko, I+Gko lankidetza-proiektuen bitartez.

MONDRAGONeko enpresa guztiek parte har dezakete, elkarren arteko lankidetzaz I+G proiektu berriak sustatu nahi badituzte.

ELKARKIDETZA LANTZEN Ekimenari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, erantsitako dokumentazioan aurkituko duzu.

Ikus dezakezun bezala, zure enpresaren parte-hartzea aktibatzeko nahikoa da inkesta erraz bat betetzea.

Garrantzitsua: Interes-adierazpenak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 30ean amaituko da.

Egin elkarren arteko lankidetzaren alde!  Hartu parte ELKARKIDETZA LANTZEN Ekimenean!

like0

16 visualizaciones