Kalean da 2017. urteko euskarazko haur eta gazteentzako liburu onenen gida.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak sarean jarri du Haur eta gazte literatura irakur gida 2017.  Liburuxkak 47 orri ditu eta, bertan, ume eta gazteei zuzendutako 164 liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 1990. urtetik hasita, urtero argitaratzen dute gida.

Gidaren azken zenbaki hau egiteko, haur eta gazte literaturarekin lotutako 14 lagunek hartu dute parte, tartean, liburuzainak, eskoletako irakasleak eta fakultateko adituak. Gidaren hitzaurrean dioten moduan, 2017ko gida "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza da. Guraso, irakasle eta bibliotekarientzat lagungarri izan nahi du". Lan egiteko moduari dagokionez, zera diote: "Liburuen zerrenda orokorraren ondoren sailkapen bat egiten da: liburu gomendagarriak eta oso gomendagarriak. Azken horiei erreseina bat gehitzen zaio".

$titulo.getData()

1990. urtean hasi ziren Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatura gida kaleratzen (2001. urtetik, sarean). Proiektua elkarlanean egiten dute fakultateko arduradunek, Debagoienako udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako irakasleekin batera. 2014an, gainera, mintegiaren 15 urteko lana jasotzen duen zenbaki berezi bat argitaratu zuten.

Iturria: mondragon.edu

 

like0

6 visualizaciones