JAKIBERRIk Urkotronik Vending Lehiaketa irabazi du.

Aurkeztutako proposamen guztien ondoren, guztiak ideia harrigarri, original eta berritzaileekin, Urkotronik-ek Aitor Orobengoari ematea erabaki du, proposamena JAKIBERRI lantaldearen izenean aurkeztu ondoren.

Aitorren lantaldearen ideia vending makina bat da, produktuak Euskal Fast Food Osasungarria izenaren baitan banatzeko. Healthy produktuen aukera zabala eskaintzen du, aurretik prestatuak, kalitatezkoak, naturalak, osasungarriak eta elikagarriak, betiere euskal gastronomiarekin lotua.

Bertako produktu berri, osasungarri eta naturalen alde egiten duen egitasmoa da, eta ez die soilik kontsumo eskaera berriei erantzuten, lan aukera berriak sortzeko aukera ere ematen du landa-eremuan, eta, era berean, EUSKADI marka bultzatzen du.

Uste dugu vending bitarteko eskaintza gastronomikoa, aurretik prestatutako kalitatezko eta bertako produktuetan oinarritua dena eta gure tradizioarekin lotura estua duena, aukera ezin hobea dela gure lurraldeko ekoizle enpresa ororentzat.

Euskal Fast Food Osasungarria produktuez hornitutako vending makina kokatzeko aukeratutako tokia Donostiako Tabakalera eraikina izan da.

Zorionak, Aitor! Espero dugu laster gozatu ahal izango duzula Euskal Fast Food Osasungarriaz vending makina batean.

like0

27 visualizaciones