ISEAk eta SPRIk antolatutako jardunaldia: Eraldaketa digitalak eta harreman-bide anitzeko harremanek gure enpresen jardueran sortutako eragina.

Eraldaketa isila, baina etengabea, gertatzen dabil Internet bidezko merkataritza elektronikoaren ondorioz.  Esate baterako, Amerikako Estatu Batuetan "Merkataritzaren Apokalipsia" ahoz aho dabil.  Izan ere joera horrek zenbait merkataritza alorri (ehungintza, kirol-ekipamenduak, kontsumo-elektronika edo liburugintza) dagoenekoz nabarmen eragiten dabilkio.

Hartara, esan genezake benetako eraldaketa digital batek zerbitzuen eta merkataritzaren sektoreari eragiten diola, bere bolumenaren eta jardueren izaeraren eraginez.  Ondorioz, 4.0 Industriaz mintzatzen bada ere, benetan gertatzen dabilena Zerbitzuak 4.0 izan liteke.

Aurrerapen teknologikoek, ordea, ez daukate zergatik derrigorrez okerreko hondamena ekarri behar … izan ere, egokitzapen-gaitasunak funtsezko eraldaketa ahalbidetu dezake.

Hori dela eta, zinez beharrezkoa da:

• Egoerari aurrea hartu eta aldaketa kudeatu, trantsizioaren ondorioak leuntzen lagunduko luketen politikak ezarriz, eta hartara, onurak indartuz.

• Gizarteak (enpresek, langileek, administrazioek) eraldaketa teknologikoari aurre egin diezaiola eta, horrela, trantsizioaren ondoriozko gizarte-kostuak gutxitzea lortu ditzala.

Gure arteko enpresetako batzuk bere jardueratan bete-betean jasaten ari dira transformazio digitalak eta multikanaltasunak dakarten eragina.  Ondorioz, jarduera edo praktika onak garatzen dabiltza, zeinen ezagutza denentzat onuragarria izan liteke.

Testuinguru horretan, ISEA koop elkarteak SPRIren laguntzarekin, "Eraldaketa digitalak eta harreman-bide anitzeko harremanek gure enpresen jardueran sortutako eragina" jardunaldia antolatu du.

Aipatu Jardunaldiak gai hauek jorratuko ditu:

• Gure enpresetako jardueratan merkataritza elektronikoak duen eragina.

• Salmenta eta harreman-bide anitzeko harremanen kudeaketa.

• Marketin elektronikoa.

• Urrutiko laguntza eta artapen-lanak.

• Zerbitzuak eta transakzio elektronikoak emateko euskarri digital berriak.

• Merkataritza elektronikoaren eta zerbitzu elektronikoen lege-eremua.

• Ogasuna eta diru-bilketa digitala.

Jardunaldia honako jardueratan aritzen diren pertsonantzat zuzenduta dago:

• Berrikuntza, Iikerkuntza eta Garapena.

• Bezeroen Arretan.

• Salmenta.

• Antolakuntza.

• Administrazioa eta Finantza.

Horretarako, ikuspegi anitzetatik abiatuta,  Jardunaldiak arazoen dimentsio ezberdinei buruz hausnartuko duten hizlari-sorta bat bilduko du.  Une honetan ahaleginetan gabiltza honako enpresa hauek Jardunaldian parte hartu dezaten:

Eroski Bidaiak.

• Eroski (on-line denda).

• Laboral Kutxa.

• Forum sport.

Sareteknika.

Fagor Automation.

Savvy Data Systems (DANOBAT Taldearen partaidetzako enpresa).

Izenpe.

Metaposta.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Saila.

Iurismática.

• Isea.

Jardunaldia Arrasateko Garaia Parque Teknologikoko areto nagusian izango da, Irailaren 26an, goizeko  9:00etaik eta 13:00ak bitartean.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da SPRI-ko ondorengo ataza hau erabiliaz:

http://www.spri.eus/euskadinnova/es/enpresa-digitala/agenda/impacto-trasformacion-digital-multicanalidad-negocios/14487.aspx

like0

13 visualizaciones