SINTEPLAST pintura empresa argentinarrak erabateko automatizazioari ateak irekiko dizkio ULMA Handling Systemsek diseinatutako soluzio integralari esker.

SINSTEPLAST pinturen merkatuan liderra den Argentinako empresa da. 1958an sortu zen, eta hasieran industria sektorerako pinturekin bakarrik lan egin bazuen ere, gaur egun, zabaldu egin du negozioa eta produktu arkitektonikoak, industrialak eta autoetarakoak merkaturatzen ditu.

Egun, 20 produktu linea eta 4.800 artikulu ditu enpresak, egunero Argentinan zehar banatzen dituenak.

Sinteplastek 2019an estrenatuko du barruko logistirako soluzio integrala, ULMA Handling Systems ingeniaritza logistikoak garatutakoa.

ULMA Handling Systemsetik barruko logistikarako proiektu integrala diseinatu eta garatu da, produktuak bilegian hartzen direnetik, eskaerak prestatu eta bidalketara arte sistema osoa automatizatuko duena.

Horrela, SINTEPLAStek stock gaitasuna handituko du 13 milioi litro pinturara arte. Horrez gain, egunean 250.000 litro bidaltzetik, egunean 500.000 litro bidaltzeko gaitasuna izango du, bere bezeoren beharrei erantzuteko eta zerbitzua hobetzeko.

SINTEPLASTen instalazio berriak 38 metroko alturera duen palleten biltegi automatikoa izango du eta kontenedore txikein biltegi automatikoa, bolumen txikiagoa duten produktuentzako. Biak eskaerak prestatzeko gunearekin lotuta egongo dira STV garraio automatikoaren bidez.

Eskaeren prestaketa “producto hombre” kontzeptuaren arabera egingo da, Pick To Light gailuen laguntzarekin. Horrela, egunean 500.000 litro prestatzeko aukera izango dute SINTEPLASTeko Argentinako isntalazio berrietan

Iturria: ulma.com

 

like0

21 visualizaciones