IFabrikazio Gehigarri Industrialaren inguruko masterra eskainiko dute Mondragon Unibertsitateak, IK4-Lortek-ek eta Goierri Eskolak.

IK4-Lortek, Goierri Eskolak eta Mondragon Unibertsitateak indarrak batu dituzte urritik aurrera Goierri campusean emango den Fabrikazio Gehigarri Industrialaren inguruko masterra elkarrekin martxan jartzeko. Ekimena aitzindaria da mota horretako formakuntza eskaintza oso urria delako bai estatu eta europear mailan. Izan ere, teknologia hauetan adituak diren langileak oraindik oso mugatuak dira eta ez dute asetzen gaur egun eta etorkizunean egongo den profesionalen beharra. Fabrikazio Gehigarria “Industria 4.0” iraultzaren oinarri bat da eta masterrak Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren inguruko ezagutzak lantzen ditu.

Formakuntzaren baitan 3D inpresioa landuko da metaletan, karbono-zuntzezko konpositeetan, biomaterialetan eta plastikoetan. Irakaskuntza aldia urritik apirilara izango da eta apiriletik ekainera ikasleek master bukaerako lan bat garatuko dute elkarlanean dauden enpresa desberdinetan.

Klaseak ostiraletan izango dira 8:00tik 14:00ra Ordiziako campusean (Gipuzkoa) eta praktikak asteartetan 14:00tik 18:00ra. Antolakutza eta ordutegi hauek ahalbidetzen dute lanean ari diren profesionalek ikasketak eta lana batera egitea. Masterra egiteko gradu edo ingenieritza teknikoa eskatzen da. Fisikan edo kimika arloetan titulo unibertsitarioa duten ikasleek ere egin dezakete masterra. Beste perfiletan laneko experientzia aztertuko da.

Masterra moduluka antolatzen da eta ikasleek bi ibilbideen artean aukeratu dezakete. Alde batetik “Metalen Fabrikazioa Gehigarria” hartu dezaketa, eta bestetik “Konposite eta Plastikoen Fabrikazioa Gehigarria”. Kasu hauetan ikasleek Aditu Titulua jasoko dute. Mondragon Unibertsitateko masterraren diploma jasotzeko ezin bestekoa da bi ibilbideak osatzea, guztira 210 formakuntza ordu eta master bukaerako lan bat eginez. Masterra ikaskuntza metodología aktibo batean oinarritzen da eta %30ko orduan praktiketa zuzendutua daude. Masterrak ordaindutako Formakuntza Duala eskaintzen du ikasketak bukatu berri duten ikasleentzako.

Iturria: spri.eus

 

like0

3 visualizaciones