SARETEKNIKAk berretsi egin du teknologia iraunkor horren aldeko apustua, CO2 igorpenak nabarmen murrizteko eta aurrezpen energetiko handia lortzeko.

Askok galdetuko duzue… zer da aerotermiaren kontu hori? Ez bazara sektore horretakoa, ba, ez zaizu ezaguna egingo , baina bere abantailak eta onurak ezagutzean seguru jakin-mina piztuko zaizula. Erraza da; energia berriztagarri bat da, inguruan dugun airearen energia aprobetxatzen duena uretara eramateko, berokuntza, ur sanitarioa eta aire egokitua lortzeko.

“Teknologia tradizionaletan oinarritutako instalazioak genituen, baina konturatzen ari gara energia hau funtsezkoa izango dela etorkizunean”, adierazi du Jorge de Antoniok, Sareteknikako negozio garapeneko zuzendariak. Arrasatetik, kooperatiba teknologi berri hori lantzen ari da, C02 igorpenak nabarmen murrizteko –sistema konbentzional batek baino 10 aldiz gehiago–.

Sareteknika bere jarduerak dibertsifikatzeko fasean dago; horien artean, etorkizuneko energia izatera deituta dagoen energia berriztagarri baten alde egiten du, neguan berokuntza sistemetan eta udan aire egokituan aurrezpen handia lortzeko. Finean, bide berri bat ingurumenaren alde lan egiteko eta, aldi berean, dirua aurrezteko, datu hori ere garrantzitsua baita gaur egun.

Teknikariak prestatzea

Gaur egun, kooperatiba aerotermiako hainbat markaren zerbitzu tekniko ofiziala da, horien artean egonik Atlantic Taldea.

Bere estrategiaren garapenaren barruan, Sareteknikak hainbat inbertsio egin ditu Etxebarrin (Bizkaia) duen laborategiko instalazioak hornitzeko. Instalazio horietan zerbitzuaren sareko teknikariak prestatzeko ikastaroak ematen dituzte.

Iturria: ptgaraia.eus

 

like0

21 visualizaciones