EROSKIk bere frankizia sarea handitu du 2017an beste 55 saltoki irekita.

EROSKIk frankizien sarea hedatzen dihartu, eta 2017an frankizia erako 55 saltoki ireki zituen. Inaugurazio horiei esker, 507 lanpostu sortu ditu, eta, horretarako, 12,95 milioi euro baino gehiago inbertitu. Irekiera horien bitartez eta denda propioen sarea eraldatzeko ekimenaren bitartez, bultzada indartsua hartu du EROSKIren belaunaldi berriko dendak ezaugarritzen dituen Zurekin eredu komertzialak.

Katalunian ireki ditu frankizia erako saltoki gehienak; guztira, hemezortzi denda. Segidan datoz Euskal Autonomia Erkidegoa eta Balear uharteak, zazpi eta bost frankiziekin, hurrenez hurren. Frankizia erako denda gehiago ere ireki ditu, hala nola Andaluzian (4), Galizian (4), Andorran (3), Extremaduran (3), Madrilen (2), Nafarroan (2) eta Aragoin; beste leku hauetan, berriz, inaugurazio bana egin du: Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Melilla, Kantabria, Valentzia eta Errioxa.

Kooperatibak frankizia ugari ireki ditu aurreko urteetan, eta, azken lau urteei dagokienez, 267 inaugurazio baino gehiago izan dira guztira.

Eta hala jarraitzen du frankizien sarea hedatzen, fokua lurralde hauetan ipinia duelarik datozen urteetarako: Andaluzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura eta Levante.

Denda frankiziatuen salmentak %7 igo dira

EROSKIren frankizia erako supermerkatuen sareak %7 gehiago saldu du 2017an; izan ere, irekiera ugari izan dira, eta, gainera, bezeroek erantzun ona eman diote frankizia supermerkatuetara egokitu den Zurekin eredu berriari.

"Berezitasuna bilatzen dugu, eta formatu komertziala berritzearen alde egin dugu, beste era bateko frankizia eredua eskaintzeko. "Bestelako frankizia bat eskaintzen dugu, hurbilekoa, eta beste kontzeptu batzuetatik urruntzen da bere produktu freskoei eta oinarrizko erreferentzietan dituen prezioei esker; gainera, oso erosoa eta lasterra da dendan erostea", esan du EROSKIren Frankizia Saileko zuzendariak, Enrique Martinezek.

Beste bi hipermerkatu frankiziatu 2017an

EROSKI zabaltzen ari da frankizia erako hipermerkatuen sarea, iaz Melillan ireki baitzuen mota horretako hipermerkatu bat urtearen amaieran. Era berean, frankizia gisa ipini zuen, 2018ko urtarrilean, Elxen duen hipermerkatua, zeina irailean Zurekin eredura eraldatu baitzuen.

EROSKIren frankizia formatu komertzialetan dagoen azken berrikuntza Rapid da, 2017an inauguratua. 

EROSKIk 30 urtean baino gehiagoan aplikatu du frankiziaren formula bere supermerkatuetan, eta hipermerkatuetara ere hedatzeko gogo hori datozen urteetan bete nahi du, garrantzitsua baita kooperatibarentzat saltokien jarduna dauden lekuetako merkatuetara egokitzea lehiakorra izan dadin. "Dagoeneko hiru hipermerkatu daude frankizia eran jarriak, eta, horri esker, gure frankiziatuei eskaintzen dizkiegun saltoki formatuak ugaritu ditugu; orain, 200 metro koadrotatik 4.000 metro koadrotara doaz; hau da, gure frankiziatuen sorta zabaldu dugu, hurbileko supermerkatutik hipermerkatuetara" , esan du Enrique Martinezek.

Frankizia formatu berria

EROSKIk belaunaldi berriko denden sare propioan arrakastaz landu dituen ekimenak frankiziatuen sarera hedatu ditu laster batean. Gaur egun irekitzen diren frankizia guztiak dira Zurekin eredukoak. EROSKIren frankizia formatu komertzialetan dagoen azken berrikuntza Rapid da, 2017an inauguratua. Komenentziazko autozerbitzu bat da, ordutegi zabala duena, hamabost ordu egunero zabalik (08:00-23:00), urteko 365 egunetan eta bere 150 metro koadro dituena. Metro koadroko dagoen eskaintza komertzialik zabalena dauka, 3.600 erreferentzia baino gehiagorekin. Horrela, kontsumitzailearen 800 bat premia estaltzen ditu.

"Pentsatzen ari gara RAPID izena duten komenentziazko dendak esklusiboki frankizien bitartez zabaltzea. Aldi berean ekin diogu Katalunian eta Balearretan, eta pixkanaka hedatuko dugu beste metropoli eremu eta kostako turismogune batzuetara; batez ere, Madril, Andaluzia eta Levantera, baina jarraituko dugu Katalunian eta Balearretan gehiago hedatzen ere", azaldu du EROSKIren Frankizien Saileko zuzendariak.

EROSKIren frankizia ereduen sariak

2017an saria eman zioten EROSKIren frankiziari; Merkataritza Frankiziarik Onenaren Espainiako Saria, hain zuzen, oso frankizia eredu lehiakorra izateagatik eta kooperatibaren frankiziatuaren lankidetza harreman estuagatik. Horretaz gain, abenduan, beste sari bat eman zioten EROSKIri, Frankizia aipagarriena saltoki/retail sailean, Hegoaldeko Frankizien eta Negozioen Azokan (fifSUR)

Iturria: TULANKIDE.com

 

like0

13 visualizaciones