Robotika Kolaboratiboaren inguruko heziketa-pilula Nestor Aranarekin GARAIA parke teknologikoan.

Nestor Aranak, Goi Eskola Politeknikoko Robotika eta Automatizazio ikerketa taldearen koordinatzaileak, robotika kolaboratiboaren inguruko saio monografiko bat eskeiniko du GARAIA parke teknologikoak antolatzen dituen 4.0 Heziketa-pilulen baitan.

Robotika kolaboratiboaren kontzeptuak industria-roboten belaunaldi berria bat definitzeko erabiltzen da. Robot hauek gizakiarekin batera lan egiten dute espazio fisiko berbera partekatuz, gaur egungo industria-robotika aplikazio tipikoek eskatzen dituzten segurtasun murrizketarik gabe. Robot belaunaldi berri honen bereizgarritasunen artean malgutasuna, irisgarritasuna eta programatuak izateko erraztasuna azpimarratu daitezke.

Jardunaldiak aspektu teoriko eta praktikoak bateratzen ditu eta beronen helburua da, batetik, Robotika Kolaboratiboa ezagutzera ematea eta, bestetik, industria 4.0 eremu batean berauen aplikagarritasuna ulertzea.

Saioa iralilaren 21ean izango da, goizeko 9:30retatik aurrera, Arrasateko GARAIA Parke teknologikoan. Nestor Aranak emango du saioa, Iruña tecnologías de Automatización enpresaren lankidetzarekin, zeinek robot batzuk ekarriko dituen jardunaldiaren atal praktikoan erabiltzeko. 

Iturria: mondragon.edu

like0

4 visualizaciones