Mondragon Goi Eskola Politeknikoa 250 enpresa baino gehiagorekin ari da elkarlanean.

Urte askotako elkarlanari esker, Mondragon Unibertsitateak enpresa eta errealitateari lotutako hezkuntza eredua sustatzen du.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa hainbat enpresekin elkarlanean aritzen da. Elkarlan hori hainbat aspektutan oinarritzen da. Horiek guztiak laburbildu dituzte bideo honetan.

Unibertsitate eta enpresaren arteko lankidetza arlo ezberdinetan gauzatzen da: hezkuntzaren esparruan, ikerketa arloan, balorizazioaren arloan, kudeaketaren arloan…

Lankidetza 250 enpresa baino gehiagorekin

Lankidetza sare sendo eta anitza eusteko ezinbesteko da enpresaren errealitatera lotuta egotea. Izan ere, hazteko eta hobetzeko giltza sinplea da: kooperazioa.

J.M. Arizmendiarrietaren esaldi batekin amaitzen da bideoa: “Bakoitzaren etorkizuna gainontzekoenekin lotuta dago”.

Iturria:mondraberri.com

 

like0

20 visualizaciones