Igor Ortegaren hitzaldia, Arizmendiarrietaren Egunaren baitan.

Azaroaren 25ean, eguena, Arizmendiarrietaren Eguna egingo du Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak, pandemiak iaz eragindako etenaldiaren ondoren. 19:00etan hasiko da saioa, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan –Mondragon Unibertsitatea, Loramendi 4, 6211 eta 6212 ikasgelak– eta Igor Ortega Mondragon Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak hartuko du berba.

2021eko uztailaren 22an lortu zuen doktore tesia Ortegak, Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpena izenekoa, bikain Cum Laude kalifikazioarekin. "Ponentzia eragin duen tesiaren helburua izan da Arrasateko esperientzia kooperatiboaren kudeaketan eta garapenean inplikatu zen belaunaldia goraipatzea".

Iturria: goiena.eus

like0

16 visualizaciones