Rosella Santagata ikerlari estatubatuarrak hitzaldia emango du Kulturaten.
Bideoaren alderdi harrigarriak: irakasletza-ikasketetan bideoa modu eraginkorrean erabili ondoren ikusitako hainbat giltzarri izeneko hitzaldia, hortaz, aipatutako mintegiaren baitan kokatzen da. Jardunaldiaren asmo nagusia izango da aztertzea hizkuntzaren (edo hizkuntzen) eta literaturaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko ikerketa-metodologien eta ikuspegien arteko aldeak. Izan ere, jardunaldiaren helburua da eztabaidatzea hezkuntza arloko ikerketetan erabiltzen diren metodologiekin eta ikuspegiekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruz. Rosella Santagatak Kulturaten eskainiko duen hitzaldia ingelesez izango da, baina antolatzaileek aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko dute.
Hemen, Mondragon Unibertsitatearen webgunera lotura.
Iturria: MONDRABERI.com
215 visualizaciones