Ikerketa eskolan hizkuntzen ikas-irakaskuntzen inguruan, jardunaldia hilaren 22an eta 23an.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, 2015eko urtarrilaren 22an eta 23an, jardunaldia egingo da Aretxabaletako campusean eta Arrasateko Kulturate kultur-etxean. VII. symposium horren helburua da aztertzea ikasgelak duen garrantzia hizkuntzaren ikas-irakaskuntzaren ikerketan. Jardunaldiak bi hartzaile nagusi ditu. Batetik, symposium-eko saioetan, unibertsitateetako ikerlariak izango dira protagonistak. Bestetik, antolatu den hitzaldi irekian, parte hartu ahal izango dute eskoletako irakasleek eta, oro har, hezkuntzan interesa duten guztiek. Arrasaten egingo den hitzaldi irekian, Rosella Santagata AEBetako University of Californiako ikerlariak azalduko ditu bideoaren erabilerak dituen abantailak, irakasletza-ikasketa prozesuan.
Bereziki, hezkuntza arloko ikerlariei zuzenduta dago "Ikasgela hizkuntzaren ikas-irakaskuntzarako ikerketa gunea" izeneko VII. mintegia. Horrela, bi egun iraungo duen jardunaldiaren asmo nagusia izango da aztertzea hizkuntzaren (edo hizkuntzen) eta literaturaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko ikerketa-metodologien eta -ikuspegien arteko aldeak. Izan ere, jardunaldiaren helburua da eztabaidatzea hezkuntza arloko ikerketetan erabiltzen diren metodologiekin eta ikuspegiekin zerikusia duten zenbait alderdiri buruz.
Jardunaldian lan egiteko moduari dagokionez, mintegian parte hartuko duten ikerketa-talde bakoitzak lan bat aurkeztuko du taldearen zeregina ordezkatzeko. Aurkezpen horretan, hurrengoei emango diote lehentasuna: metodologiak, haien funtzionamendua eta haien eraginkortasuna; teoria eta proposamen metodologikoen ezaugarri bateragarriak; hizkuntzaren (edo hizkuntzen) eta literaturaren didaktikaren arloan sortutako zalantzak; irakasleen prestakuntza; beste batzuk. Izan ere, jardunaldiaren azken asmoa da aztertzea nola heltzen dieten ikerlari batzuek eta besteek euren iker-eremuan sumatzen dituzten erronkei eta arazoei.
Baina, saio irekiak ere izango ditu jardunaldiak. Hala, urtarrilaren 23an, 09:00etan, Arrasateko Kulturate kultur-etxeko areto nagusian, Rosella Santagata University of Californiako ikerlariak hitzaldia emango du. AEBetako irakasleak azalduko ditu, irakasletza-ikasketa prozesuan, bideoaren erabilerak dituen abantailak. Esan bezala, hitzaldia irekia izango da baina, bertara joan ahal izateko, aldez aurretik (hilaren 21 baino lehenago) izena eman behako dute interesatuek. Bi modu daude hitzaldirako izena emateko: mezu idatzita investigacionaula2015@mondragon.edu posta helbidera edo deituta 943 71 41 57 telefono zenbakira. Rosella Santagataren hitzaldia ingelesez izango da, baina aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Jardunaldien egitarauaUrtarrilak 22 (Aretxabaletako campusean)
- 08:30-09:00 Dokumentazioa jasotzea
- 09:00-09:30 Sarrera ekitaldia
- 09:30-11:30 Symposium 1
- 11:30-12:00 Atsedena
- 12:00-14:00 Symposium 2
- 14:00-15:30 Bazkaria
- 15:30-17:30 Symposium 3
- 18:00-... Bisita gidatua
Urtarrilak 23 (Arrasateko Kulturateko areto nagusian)
- 08:45- 9:00 Arrasateko alkatearen ongi etorria
- 9:00-10:30 Rosella Santagataren hitzaldia (University of California, Irvine)
- 10:30-11:00 Atsedena
- 11:00-13:00 Symposium 4
- 13:00-14:00 Sintesia eta aurrera begirakoak
Jardunaldiaren gaineko informazio osoa: http://aulaambitoinvestigacion2015.mondragon.edu/eu
Iturria: MONDRAGON.edu
213 visualizaciones