Euskarazko hedabideen balore soziala aztertuko dute HUHEZIn, jardunaldian.

Gaiaz landu den ikerketaren emaitza aurkeztuko dute abenduaren 10eko Gertuko Komunikabideen 2. jardunaldia-n. Horrekin batera, Tokikom elkartearekin batera, Pirinioetako euskarazko hedabideen egoera aztertu du fakultateko Hezikom ikertaldeak eta proposatuko da ea elkarrekin plataforma digital bat sortzeko aukerarik ba ote den. Kataluniako eta Andaluziako kasuak ere aztertuko dituzte.

Iazko jardunaldian, Tokikomeko Mikel Irizar hizlari dela. | Ikusi handiago | Argazki originala

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hezikom taldeak antolatu du jardunaldia. Bi lan aurkeztuko dituzte abenduaren 10eko saioan: euren ikerketa bat, euskararen balore sozialaz, eta Tokikomekin batera garatutako bigarren bat Pirinioetako euskarazko hedabideei buruzkoa. Katalunia eta Andaluziako (Espainia) ikerlariek ere hartuko dute parte hango kasuak azaltzeko.

Iturria:GOIENA.eus

like0

183 visualizaciones