Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz.

Aurten proposatutako erronka honi erantzun behar izan diote ikasleek, generoari, gaitasun zientifikoen garapenari eta eleaniztasunari lotutako ikuspegi batetik: “Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?”

$titulo.getData()

Ikasleen %52 emakumeak dira Mondragon Unibertsitatearen Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko graduan.

Mondragon Unibertsitateak Bilbao AS Fabrik-en estreinatu berri duen Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko gradu berriak irauli egin du betiko joera historikoa: gizonak gehiengo izatea ingeniaritza-ikasketetan. Hain zuzen ere, gradua ikasten duten ikasleen % 52 emakumeak dira (eskainitako 40 plazetatik 21 emakumeek bete dituzte). Hala, agerian geratu da ingeniaritza berri horrek gizonen eta emakumeen artean piztu duen interesa, eta ingeniaritza-ikasketetan ohikoa izan den joera hautsi egin da, gutxigatik bada ere.

Gero eta gehiago dira mondragon Ztim Hub sarearen baitan egindako ekintzetan parte hartzen dabiltzan enpresa, ikastetxe eta gizarte eragileak.

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak ereindako elkarlanaren fruitua da MONDRAGON ZTIM HUB sarea, gazteengan, eta bereziki emakumeengan, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika bokazioak sustatzea helburu duena. Proiektuaren helburu nagusia gazteen artean ZTIM konpetentzien garapena dela aintzat hartuta, dagoeneko martxan dira helburu hori lortzeko ekintzak.

Jardunaldia: STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak.

Gaur egun, honako paradoxa hau dugu: enpresek gero eta zailtasun handiagoak dituzte prestatutako langileak atzemateko, eta, aldi berean, diziplina zientifiko-teknikoetan bokazio-falta dago.

Hala, 2010etik 2017ra bitartean, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketen matrikulazioak % 28a jaitsi ziren Espainian. Defizit horrek genero-ikuspegi argia du: 2015ean, ikasketa teknikoetan matrikulatutako ikasleen % 24a emakumeak ziren.

RSS - STEM-rako harpidetza egin