Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek Jardun Biko kudeaketa eredu bat garatzeko eta hedatzeko proiektua aurrera eraman dute.
Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute.
MONDRAGONeko 2025-2028 Gizarte eta Enpresa Politikaren proposamenak, “Etorkizuna duten negozioak” ardatzean, honako zera aipatzen du:
“Etorkizuneko sektoreetan jarduera eta negozio berriak bultzatzea, kooperatibetan eta egitura korporatiboetan Jardun Biko kudeaketa sustatuz (ustiapena eta esplorazioa). Jarduera berriak sustatzeko eremuetan presentzia handitzea”.