Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari buruzko jardunaldia.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek Jardun Biko kudeaketa eredu bat garatzeko eta hedatzeko proiektua aurrera eraman dute.
Jardun Biko kudeaketaren kontzeptuak zabaltzeko asmoz, ISEA-k eta MU Enpresagintza & MIKek “Jardun Biko kudeaketaren esparru teorikoa eta erabilerari” buruzko jardunaldia antolatu dute.
Jardunaldi honetan aurkezpen hauek egingo dira:
- Jon Aldazabalek, MU Enpresagintza & MIKeko ikertzaileak, Jardun Biko enpresaren azalpena emango du.
- Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariak, Jardun Biko kudeaketa eredua aurkeztuko du.
- Jardun Biko kudeaketa ereduaren erabilera saiakerak:
- Alaine Andueza, Kontseilu Errektoreko lehendakariak garatuko du ABANTAIL Koop. E.ko kasua.
- Ana Belén de Isla, Eraldaketa eta Abangoardiako zuzendariak du KREAN Koop. E.ko kasua.
- Jardun Biko kudeaketaren arloan Gobernantza Organoen ardura, Mikel Orobengoak, ISEAko Zuzendariaren eskutik.
Aurkezpen saio hau 2024ko maiatzaren 16an egingo da, arratsaldeko 16: 00etatik Aurrera, LKS/KREAN Eraikineko Plaza Aretoan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.
Parte hartzea irekia izango da jakinmina duten pertsona guztientzat. Horretarako, izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus
Viewed 15 times