ISEAk garatutako proiektuak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean aurkeztuko dira.

“Mugak” Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak laugarren edizioa du 2023an, eta Arku Atlantikoko arkitektura-hitzordu nagusietako bat bezala finkatzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatu du, eta aurten espazio irekia izateko ahaleginean sakonduko du, hainbat eragileren arteko lankidetzaren emaitza baita. Horrela, herritarrekiko topagune bihurtu nahi du, arkitekturaren garrantzia nabarmentzeko, bertan bizi den ingurunearen kalitatea egituratzen duen elementu gisa.

RSS - I+D innovacion-rako harpidetza egin