ISEAk garatutako proiektuak Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalean aurkeztuko dira.

“Mugak” Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalak laugarren edizioa du 2023an, eta Arku Atlantikoko arkitektura-hitzordu nagusietako bat bezala finkatzen ari da. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak antolatu du, eta aurten espazio irekia izateko ahaleginean sakonduko du, hainbat eragileren arteko lankidetzaren emaitza baita. Horrela, herritarrekiko topagune bihurtu nahi du, arkitekturaren garrantzia nabarmentzeko, bertan bizi den ingurunearen kalitatea egituratzen duen elementu gisa.
Aurtengo edizioan, “Mugak”-ek berreraiki, berpiztu, berrasmatu leloa du ardatz. Horrela, Bienala herritarrei eta hiri-bizitzan parte hartzen duten eragile guztiei irekitako kultura-azpiegitura gisa planteatzen da, mundu osoan gertatzen ari diren eztabaidekin bat egiten duten elkarrizketak eta hausnarketak sortzeko.
IDarteko, Euskadiko Arteko eta Diseinuko Goi-eskolak (EHU-UPV), ikasleek eta irakasleek ISEArekin batera landutako zenbait proiektu aurkeztuko dute.
Lehenik eta behin, Arrasaten garatu nahi den “La Merced-eko Belaunaldi Arteko Etxekidetza” delakoren proiekturako landutako proposamenak aurkeztuko dituzte.
Ikasleek diseinuaren eremutik abiatuta proposamenak aurkezteko erronkari aurre egiten diote. Proposamen horiek barneko espazio publiko handiagoei eta ongizatea eta gaztetasuna erraztuko duten inguruneei zuzendutako zuzkidura-etxebizitzen eskariari erantzun ahal izango diote, bai eta pertsonen garapenean eta haien arteko harremanetan konfigurazioari ere.
Horretarako, KREANek eta ISEAk Arrasateko Mesedeetako Elkargoaren eraikinerako egindako aurreproiektua abiapuntutzat hartuta, IDartek belaunaldien arteko espazioetarako bost diseinu-proposamen aurkeztu ditu, ikuspegi akademikotik, erreferentzia gisa balio dezaketen barne-diseinuko soluzioak edo kontzeptuak eskaintzen dituztenak, baita ideia berriak sortzea ere proiektuaren ondorengo garapenean.
Aurkeztuko den bigarren proiektua, berriz, IDartek “belaunaldien arteko” espazioen diseinuan erabilitako metodologia eta lortutako emaitzak aurkezten dira. ISEA kooperatibarekin lankidetzan, barne-diseinuko hirugarren mailako ikasleek Adinberri Fundazioarentzat eta Gipuzkoako hainbat udalentzat ideia berritzaileak sortzen parte hartu dute, tokiko errealitatearekin lotuta.
Horretarako, ikerketaren metodologia propioa aplikatuz, barne-diseinu proiektuari aplikatuta, ikasleek lekuaren idiosinkrasia, eraikina eta belaunaldiak hurbiltzen edo urruntzen dituzten alderdi sozialak ikertu dituzte. Hainbat eragilerekin parte hartu dute espazioen zein kolorearen erabileran, altzarietan eta argiztapenean oinarritutako proposamenak egiteko eta, aldi berean, La Merced Ikastetxeak Arrasaten eta Ezkurrenea eta Latxartegik Legazpin dituzten eraikinetan belaunaldien arteko espazioak diseinatzeko ideiak sortzeko.
Azkenik, Donostiako Arkitekturako Goi-maila Eskolak (EHU-UPV) bi irakasleek ADINBERRI Fundazioaren eskutik eragindako “Etxelagun” eta “Kalelagun” proiektuak aurkeztuko dizkigute.
“Etxelagun” proiektu horren bidez, besteak beste, Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxebizitzak diseinatzeko jarraibideak zehaztu nahi dira, bakardadearen pertzepzioa arintzeko eta bakarrik bizi diren 55 urtetik gorako pertsonen autonomia sustatzeko.
“Kalelagun” proiektua ikuspegi arkitektoniko/urbanistiko eta diziplinartekoa du, kalitatezko kanpoko topaguneen diseinuan oinarritua (plazak, kaleak, parkeak, etab.), ingurune hurbilaren gozamen aktiboa erraztuko dutenak. Harreman sozialak indartuz, jarduera fisikoa sustatuz eta teknologia digitalak integratuz. Gainera, Gipuzkoako lurraldeko elkarguneetako hiri-inguruneen ezaugarri diren gizarte-, arkitektura- eta hirigintza-alderdiak xehetasunez aztertzea proposatzen da. ISEA Donostiako Arkitekturako Goimaila Eskolari ari zaio laguntzen Arrasateko “Kalelagun” atala garatzen.
Proiektu horiek guztiak ADINBERRI Fundazioak bultzatutako “Hariak-Gipuzkoan bakardadeari aurre egiteko estrategia” deritzonarekin lotuta dago. Era berean, Diputatu Nagusiaren Sailak eta ADINBERRI Fundazioak Etorkizuna Eraikiz Planaren testuinguruan bultzatutako "Gipuzkoa Belaunaldi artekoa" ekimenaren atal bat da.
Viewed 46 times