Azken asteetan, Txinako instituzioek zabaldu egin dituzte likidezia arazoak dituzten sustatzaileei laguntzeko politikak eta etxeen sektore ahuldua indartzekoak, baina, hala ere, krisia gero eta larriagoa da. Orain, hori da Txinako Gobernuaren kezkarik handienetako bat, baliteke-eta ondorio larriak ekartzea: ez bakarrik arlo ekonomikoan, baita Pekinek «egonkortasun soziala» esaten dion horretan ere. Sektorea gero eta okerrago dago: salmentak motelak dira, gero eta proiektu gehiago geratzen dira bukatu gabe, eta zorrak gero eta handiagoak dira.
Txina planifikatutako ekonomia zer den azaltzeko adibide ezin hobea da. Bost urteko planen bitartez planifikatzen du bere ekonomia. 1953an abiatu zuen lehen plana, eta, 1963-65 aldian izan ezik, bost urtean behin beste plan bat ezartzen jarraitu du. Bost urterako politika, ekonomia, gizartea eta, orotara, herrialdea antolatzeko helburuak biltzen dituzte planek.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu.