MONDRAGON Korporazioko BAC-ek antolatuta, Irailaren 29an, asteartea, 17:30etatik aurrera Jesus Amezagak (FAGOR AUTOMATION bazkide erretiratua) honako hitzaldi hau emango du: 1998 -2015 bitarteko nire ibilbide komertziala Txinan.
Duela gutxi erretiratu izan da Jesus Amezaga, urtetan FAGOR AUTOMATIONek Asiako lurraldean izan duen arduraduna.
Jesus 1998.eneko urtean hasi zen Txinako merkatua urratzen eta bere jarduera komertziala Txinara, Taiwanera, Koreara nahiz Pazifikora luzatu izan da. Ondorioz, Pekinen bizi izan da hamarkada luzean.