Lokalizazio teknologien gaineko jardunaldia antolatu dute enpresendako.

Lokalizazio teknologiek (GPS, bluetooth, RFID eta LPWAN) mundu profesionalera ekarri dituzten aukeren eta mugen gaineko argibideak emango dizkiete industria eta nekazaritza sektoreko Debagoieneko enpresei datorren urriaren 24an. Garaia Parke Teknologikoan izango da saioa eta esparru horietan esperientzia handia duten Skura eta Stockare enpresek gidatuko dute.

Lokalizazio teknologien gaineko jardunaldia antolatu dute enpresendako

Euskal Enpresa Txiki eta Ertainek barne ekintzailetzan garatutako esperientziak aztertuko dira GARAIAn.

Jardunaldi honen helburua dibertsifikazio proiektuak abiarazi dituzten Enpresa Txiki eta Ertainen ikasketak erakustea da. Barne talentua eta ingurunearen aukerak aprobetxatuz, balio gehiago eta enplegu industrial gehiago sortzeko bideei buruzko gogoetan lagundu nahi dugu.

Egitaraua:

8:30 Barne Ekintzailetza Sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Egitasmoaren aurkezpena.     (Luis Manuel Cañizares. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetza arduraduna) 

RSS - saiolan-rako harpidetza egin