Euskal Enpresa Txiki eta Ertainek barne ekintzailetzan garatutako esperientziak aztertuko dira GARAIAn.
Jardunaldi honen helburua dibertsifikazio proiektuak abiarazi dituzten Enpresa Txiki eta Ertainen ikasketak erakustea da. Barne talentua eta ingurunearen aukerak aprobetxatuz, balio gehiago eta enplegu industrial gehiago sortzeko bideei buruzko gogoetan lagundu nahi dugu.
Egitaraua:
8:30 – Barne Ekintzailetza Sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren Egitasmoaren aurkezpena. (Luis Manuel Cañizares. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetza arduraduna)
8:35 – Jardunaldiaren aurkezpena (Javier Bikuña. BIC Gipuzkoa Arrasateko egoitzako zuzendaria)
8:40 – Lankidetzan garatutako barne ekintzailetzako esperientzia: Sareteknika, S.COOP. eta EMAUS Fundazioa (Kepa Unzilla eta Javier Pradini)
9:10 – Mondragon Korporazioko OSAGAIEN DIBISIOAN barne ekintzailetzan garatutako esperientziak (Javier Aranceta)
9:40 – GOIERRI VALLEY. Enpresa industrialen lurralde mailako aliantza bat sortzearen esperientzia, dibertsifikazio enpresarialeko sinergiak eta aukerak sortzeko (Alazne Goikoetxea eta Manex Berzosa)
10:10 – Galdera eta ekarpenen txanda
11:00 – Jardunaldiaren amaiera
Iturria: ptgaraia.eus
Viewed 210 times
